Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/08 12:47:10.890 GMT+2

Indokumentatua

Horrelaxe egon naiz aste batez. Makina bat aldiz entzun izan dugu karterekin kontuz ibiltzeko, baita gu geu leku batera iristean ere (nire lagunak horrelakoak dira…). Beste askotan ere, entzun izan dugu parranda masiboetan karterak aurreko poltsikoan gorde behar direla edo horrelakoetara ezin dela poltsorik atera.

 

Bai, niri ere esan dizkidate horrelakoak baina zer nahi duzue esatea? Norberari gertatzen zaion arte ez dugu kasu izipirik ere egiten (San Pedroren eskolakoak gu…).

 

Orain bi aste Lazkaoko jaietan izan nintzen eta ederki pasa ostean (behintzat ez zidaten parranda hasieratik moztu), kartera lapurtu zidaten goizeko zazpietan. Pentsatuko duzuen moduan, ordu horietan ez nuen diru gehiegi karteran (azkenean arrazoia izan behar dut dena gatatu behar dela esaten dudanean…) baina kottadua ni, dokumentazio guztia karteran nuen; NANa, autoko karneta, bankuko txartelak (hemen ere ez zuten gehiegi aurkituko), Osakidetzako txartela…

 

Egia esan apur bat mala hostian jarri ninduten… bueno, oso mala hostian. Kartera falta zela konturatu, tabernatik irten eta telefonoz deitzen hasi nintzen txartelak blokeatzeko asmoz. Izugarria! Hiru minututan biak blokeatuta. Dirua eskatzera zoazenean nahiko geldoak izaten dira bankuak bai jauna! Bankukoak anulatu ostean, Ertzaintzaren basera joan nintzen denuntzia jartzera (imaginatu dezakezue zein kondiziotan…) eta han ere ederki tratatu ninduten.

 

Okerrena hurrengo egunean etorri zen. Alde batetik bestera dokumentazio guztia berritu nahian eta azkenean, dena berritua nuenean, Lazkaotik deitu zidatzen nire kartera agertu zela eta. Ba hori, hainbeste buelta ezertarako ez. Eskertuko nioke  lapurrari kartera lurrera botatzeko intentzioa badu egunean bertan botatzea lau egun itxaron gabe, gehienbat egindako bidaiak aurrezteko.

 

Ba hori, egia dela, herriko jaietan herri kirol berri bat dagoela, kartera lapurtzea alegia eta egia dela, kartera aurreko poltsikoan eraman behar dela eta ez dela poltsorik, bandolerarik edo antzekorik atera behar herriko festetan eta indokumentatu bat izatea putada bat dela, putada bat.

Nork: indezent.2008/05/08 12:47:10.890 GMT+2
Etiketak: iritziak testuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik aspaldiko ohitura dut: parranda latzera banoa, inolako dokumentazio eta txartelik gabe ateratzen naiz etxetik; lapurtzen badidate, dirua besterik ez didate lapurtuko (bueno, 'besterik ez' hori, esateko modu bat da).

 

 

Nork: Lutz Long.2008/05/08 15:32:34.089 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong

Nik ere ikasi dut ba, berandu, baina ikasi dut

Nork: indezent.2008/05/08 16:14:36.920 GMT+2

Nik e Kutz Long-ek bezela, "parrandetarako kartera" ateratzen det juergan, baino diruaz gain DNI-a ere eamaten det gaiñen. Beti.

Nork: nerbiox.2008/05/08 21:03:02.991 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.