Aurreko batean, sarean murgilduta nebilela blog interesgarri batekin topatu nintzen. Zirikatzen izena du eta beste gauza batzuen artean, teknologia berriez hitz egiten du.
Gustora aritu nintzen blogeko post ezberdinak irakurtzen baina gaurko mezu hau idaztera eraman nauenak pare bat dira zehazki. Bertan, Iker (horrela izena du tipoak) iTunesaz ari zen eta gomendio eta datu ezberdinak eskaintzen zituen Appleren promarentzat (bideo eta guzti).
Hauen artean, azkenaurreko bertsioko aldaketa bat berezko egoerara itzultzeko modua azaltzen zuen. Lehen, liburutegiko fondoa beltza zen eta azkenaurreko bertsioak zurian biurtu zuen. Azken bertsioak ordea, aukera ematen omen du fondoa beltzera itzultzeko.
Niri egia esan, ez zait axola fondoa zuria izatea eta ez dakit oraintxe jetsi dudan azken bertsioarekin beltzera itzuliko dudan ere. Hala ere, post hau irakurriz iTunes programatik gustatzen ez zaidan gauza batez konturatu naiz eta gustatuko litzaidake aldatu ahal izatea.
Iker ordenagailuan dugun iTuneseko liburutegiaz ari zen postean (hemen zirikatzen blogetik lapurtutako argazkia).

Baina ni, iPodeko liburutegiak arduratzen nau gehiago (ez dut musikarik ordenagailuan, dena iPodean dago). Bista askoz ere sinpleagoa du eta gustatuko litzaidake ordenagailuko liburutegiaren bista berdina eduki ahal izatea. Berez, ez litzateke arazorik izan beharko (diska azal guztiak iPod barruan daude) baina ezin da egin eta egia esan, asko hobetuko luke programa.
Ba horixe, ea Appleko norbaitek post hau irakurtzen duen eta kaso egiten didan…

Erantzunak
Nork: iker.2009/12/15 21:21:27.268 GMT+1
http://blog.ikertxi.com
Aupa Iker!
Ez dakit. Nik musika ordenagailuko liburutegira arrastratzen dut, ondoren, iPodera eta amaitzeko, ordenagailuko liburutegitik ezabatzen dut.
Eta bistaren kontua, edo ez naiz ongi azaldu edo ez edidazu ulertu. iTunesean nagoenean, Bliblioteka aukera daukat eta hor albumka ikus ditzake diskak (nik hori hutsik daukat).
Beheran ordea dispositibos daukat eta hortxe daukat musika, iPodean. Hor nahi dut zerranda albunka ikusi, ordenagailuan, baina iPodean begira nagoela. Ulertzen da? Ez dakit oso ondo azaldu naizen berriz ere jeje
Eta sinkronizatzearena... ni puta idea. Ez dakit sekula egin dudan ere... MP3 moduan erabiltzen dut iPoda eta igual ez naiz ongo ari?
Nork: indezent.2009/12/15 22:13:49.788 GMT+1