Hori emozioa! Badira urte pare bat abeslari prefabrikatuak ahanzturaren zulora jaurtitzeko telebista saioak modan daudena. Hala ere, azkenaldian inork ez ditu saioak jarraitzen, ez horrela saio aurreko kastinak! Barre ugari bota izan ditugu aurtengo kurtsoan youtubeatzen (hemendik gutxira hiztegietan azalduko da aditz hau) Vaya vaya, aqui no hay playa, Ponte el cinturon edo Tu pepino bezalako hitekin. Hala ere, badira kastin hauetara joan eta epamahiekoak (mahaiekoak bai, epaileak ez dakit) zur eta lur uzten dituztenak ere. Kontua da Ingalaterran ere badirela mota horretako saioak eta bideo honek argi uzten du kastin hauetara ongi kantatzen duen jendea ere joaten dela noizean behin.
Mobil denda batean egiten omen du lan eta “mazapan aurpegi” terminoa berarentzako asmatu zelakoan nago. Etengabe negarrez hasi behar duela ematen du eta pinta hau kontutan hartuta, epaimahaiak ez dio harrera hobegirik egiten. Segituan aldatzen zaie aurpegia ordea. Hori dek sentimendua! Hori emozioa! Zuekin, Lancasaireko mobil saltzailea (Jose Luis Moreno moduan esanda).
Erantzunak
ze flipantea ezta? puto cherif!!
(zure deskribapena perfektua baitare jajaja:-)
Nork: borthuzai.2007/06/19 18:09:52.542 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Ikusita neukean, ta egie esan hilek txirikordarazi zitzaizkian ikusi nianen.
Nork: kukue.2007/06/19 21:28:22.483 GMT+2
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: indezent.2007/06/20 13:37:05.054 GMT+2
Españan, factor X eko kastiñak parre iteko dian bitartian... emateu , beste tokin batian gauza seriyuo hartzeala...
ni halare nere duda dakat: zuek ustezue, tipo honek holako toki batea juteko beharra dakala, hain ondo kantauta? nik galdera airian lagatzeet :D
benga ondo segi!
Nork: Itziar.2007/06/20 13:39:29.791 GMT+2
http://borborka.blogsome.com
Agian, opera kantatzen Txinaraino iritsiko dek Lancasaireko mobil saltzailea!!!
Nork: Amuitz.2007/06/21 12:32:20.773 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
...mmm... harrapatu nauk. Hala ere helburuak erabat ezberdinak dittuk, nirea hortxe bukatu dek.
Jode hi, fitxauta gerek gero...
Nork: indezent.2007/06/21 13:43:18.845 GMT+2
Nork: Amuitz.2007/06/21 13:50:37.834 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
Oso hasita ez zenuen ba harrapatu. Hirugarren minutuan kalean ginen jajaja
Nork: indezent.2007/06/21 13:56:14.738 GMT+2
Itziar-entzat:
ez da tipo horrek holako lekuetara joateko beharrik duenik, baizik eta berak bideoan esaten duen moduan, beti esan izan du opera abestea profesionalki hartzea gustatuko litzaiokela. eta gero esaten duen bezala, inoiz ez dela ausartu holako lekuetara joateko baina konfidantza nahikoarekin ikusi zela eta saiatu egin zela.
beraz ez da hain ongi abestuta horrelako tokietara joan beharra daukanik bazizik eta bera ez dela horretan profesionala eta ongi abesten duela ohartuz saiatu egin nahi duela profesional bilakatzen.
ea lortzen duen, animo!
Nork: Asier.2007/06/21 15:45:57.665 GMT+2
jarraituz:
eta gaur egun hain zaila denez profesional bilakatzea biderik azkarrena hartu du, eta ongi egina gainera
Nork: asier.2007/06/21 15:48:11.226 GMT+2
Nork: bootxo.2007/06/22 14:21:20.563 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/06/22 15:51:51.248 GMT+2