Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/10 17:30:51.362 GMT+2

Jazpana! Fest Jaialdia Beasainen urriaren 23 eta 24ean

Nahiko abandonatua izan dut bloga azkenaldian (aurreko larunbateko asperraldia salbu) eta atentzioa deitu zidan bati kontatu nion nola nahiko liatuta nabilen beste kontu batekin. Beno… nahiko liatuta ez, zoratuta! Ba hementxe arrazoia.

 

        

 

Jazpana! Fest Jaialdia urriaren 23 eta 24ean ospatuko da Beasaingo Bernedo Aparkalekuan Rural Postmodern Festival in Beasain lemapean. Horixe da gure izena eta baita gure izena ere. Herritik mundura, txikitik handira eta nola ez, ezberdintasunetik berdintasunera.

 

Jaialdi potentea izan behar da Jazpana! 3x3 Saskibaloi Txapelketa, Argazki Rallya, bideo emanaldia, Graffitti erakustaldia, Sakate Txapelketa eta musika, musika asko!

 

Ostiralean Moby Dick kantari bilbotarra izango dugu gurean eta aukera ederra izango da larunbateko festarako motorrak berotzeko. Zapatu arratsaldean herriko bost talde izango dira Jazpana! Fest Jailadian, Beasainen, musika talde onak ere badaudela erakusteko. Tartean, Lopezno y Los Antilopez (lehen Andoni y Los Basagoitis izan zirenak), Punk Bacharach, Fitter Happier, Surfin’ Sekretas edo Arkasha bezalako taldeak izango ditugu eta ederki afaldu ostean kanpoko taldeen txanda izango da.

 

Kartel erakargarria osatu dugulakoan gaude eta gonbidapena luzatzen diogu gerturatu nahi duen orori Jazpana! Fest Jailadira gerturatzeko. We Are Standard, Capsula, The Dirty Pink Ladies eta Cordura. Ez da kartel txarra ez!

 

Hemen uzten dizkizuet Jaialdiko flyerra eta 3x3 Saskibaloi Txapelketako eta Argazki Rallyko informazioa parte hartu nahi duen guztiarentzat eta nola ez, zuek ere zabalpena egiten laguntzeko.

 

 

 

 

Informazio gehiagorako facebooken, tuentin eta jazpanafest@live.com helbide elektronikoan gaituzue. Zatoz Ruralismo Postmodernora!

 

Bitartean, aurrerapen txiki bat:

Nork: indezent.2009/10/10 17:30:51.362 GMT+2
Etiketak: lopezno_y_los_antilopez capsula fitter_hapier jazpana musika cordura punk_bacharach beasain arkasha the_dirty_pink_ladies we_are_standard surfing_sekretas | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (3)

Erantzunak

Eta Ekaitzaren ondoren badator barealdia. Ederki atera zen guztia!

Nork: indezent.2009/10/28 20:04:39.053 GMT+1

Errenferentziak:

...28 21:10:35.329 GMT+1 Zapore ederra uzti du Jazpana! Fest Jaialdiko lehen edizioak: Hurrengo urterarte! Asteburu luze eta zoro honen ostean Jazpana! Fest Jaialdi honen lehen edizioaren balorazio p...

Erreferentzia: Zapore ederra uzti du Jazpana! Fest Jaialdiko lehen edizioak: Hurrengo urterarte! - The Indezents bloga >> 2009/10/29 17:48:29.066 GMT+1

...ren-aurkako-eguna">SGAEkoak oso gogoko izan. Hala ere, badira gauza batzuk ulertzen ez ditudanak. Herriko gazte talde batek bere herrian musika jaialdi bat antolatzeko erabakia hartzen du. Udal...

Erreferentzia: SGAEko banpiroak Jazpanan - The Indezents bloga >> 2009/11/04 21:05:12.841 GMT+1

...28 21:10:35.329 GMT+1 Zapore ederra uzti du Jazpana! Fest Jaialdiko lehen edizioak: Hurrengo urterarte! Asteburu luze eta zoro honen ostean Jazpana! Fest Jaialdi honen lehen edizioaren balorazio p...

Erreferentzia: Zapore ederra uzti du Jazpana! Fest Jaialdiko lehen edizioak: Hurrengo urterarte! - The Indezents bloga >> 2009/11/18 15:34:51.797 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru