Gure etxean ez da sekula gehiegi izan. Nire gurasoek eguna lanean eman izan dute beti baina nire aitak esaten duenez, hori ez omen da nahikoa nahi dugun guztia izateko. Mundu gaiztoa omen da gurea, edo hori dio nire aitak behintzat. Ez dut jostailu askorik izan baina ez zait axola, imaginazioa baita nire jostailurik handiena, edo hori dio nire amak behintzat.
Nire lagun Buchi Eskalextrixa oparitu ziotenean, niri kantzontziloak eta galtzerdiak oparitu zizkidaten baina ez zitzaidan axola Buchek berearekin jolasten uzten bait zidan. Buchi bizikleta oparitu ziotenean aldiz, nire lehengusu Jacken skatea oparitu zidaten baina ez zitzaidan axola, Buchen bizikletari helduta, abiadura bizian joaten nintzen eta.
Nire gurasoek, gauak eta egunak lanean igarotzen dituzte eta horri esker, ez zaigu sekula ez janik eta ezta arroparik falta izan. Noizean behin gainera, gutiziren bat ere betetzen didate guarasoek (nire ile tinte coola barne). Asko maite ditut nire gurasoak eta asko eskertzen diet gugatik egiten dutena, orain arte behintzat.
Joan zen hilean, Buchen urteak izan ziren eta bere gurasoek XBox 360 bat oparitu zioten. Ez dut uste munduan hori baina opari hobeagorik dagoenik! Munduko bideo-kontsolarik handiena da eta berarekin, joakuaren barnean zaudela ematen du! …edo hori dio Buchek behintzat... Dio edo zioen. Buchen gurasoak etxez aldatu dira (bere aitari soldata igo omen diote), eta Buch beraiekin joan da; Buch, eta bere Xbox 360a.
Atzo, egun handia zen niretzat, bederatzi urte bete nituen baina triste nintzen nire lagun Buch galdu baitut; Buch eta bere Xbox 360a. Nahiz eta gurasoei paliza ederra eman diedan, ez nuen uste nire oparien artean Xbox 360a egongo zenik baina nire urtebetetze agun honetan, ezer ez zen espero nuena izan.
Joan zaitezte pikutara! Puta kumeak!

Erantzunak
Nork: Marijo.2008/03/11 21:44:15.387 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Nork: indezent.2008/03/12 11:50:10.557 GMT+1
Nork: Marijo.2008/03/22 09:57:16.441 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/marijo
Nork: Asier.2008/03/22 23:18:27.651 GMT+1
Nork: indezent.2008/03/24 22:54:45.810 GMT+1