Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/08 15:14:34.991 GMT+2

Kea talde besaindarraren lehen maketa kalean

Euskadi Gaztea Maketa lehiaketarako finalera sailkatu zirenenan eman nuen beraien berri lehen aldiz. Geroago Villa de Bilbao sarirako ere sailkatu ziren eta gaur ere beraiez hitz egin nahi dizuet.

Egia esan gaur konturatu naiz beraien inguruan idatzi nuen postak errorea ematen duela eta blog honetan beraien inguruko erreferentziaren bat egotea beharrezkoa iruditzen zaidanez hor doa berriz ere hikheukek beraientzat prestatu zuen klipa.

Gainera egun egokia da beraiez hitz egiteko lehen diska autoproduzitua labetik atera berri baitute. Goierriko hainbat tabernetan izango duzue debut lan hau eskuratzeko aukera beraz, badakizue; bi kubata gutxiago edan eta erosi.

Nork: indezent.2007/05/08 15:14:34.991 GMT+2
Etiketak: klipak hikheuk musika kea | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: borthuzai.2007/05/08 18:59:11.664 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Hemen aldiz, aurreko martxoaren 31an Beasaingo gaztetxen emandako kontzertuaren kronika laburra, argazki eta bideo bat dituzue ikusgai.

Nork: xa2er.2007/05/09 01:35:19.064 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Hor hor! Hola gustoa ematen dik. Bi parrafo idatzi, ohian sartu eta hurrengo egunen kriston albiste dokumentatue zeukiat jajaja.

Hemen zijok nere ale txikie. Bilborockeko kontzertu argazkik dittuk beste pila bat taldenan arten.

Nork: indezent.2007/05/09 09:15:41.147 GMT+2

Bueno Xa2er, kronika laburra? Hori kronika laburra ere ez duk, hori kronika ahula duk, kronistaren argumentuen modukoa.

Nork: indezent.2007/05/09 09:22:12.821 GMT+2

Eh tio, ez adi pasatu, nik jarri niala kronika hori ;-P

Nork: xa2er.2007/05/09 12:40:59.091 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

jajaja, jartzeagatik pasatzen zaik ;)

Halere, ez neok kronistarekin sartu bere argumentuekin baizik. Gehiago entsailatu behar dute eta listo? Ez zian ba hori izango atera huen ondorio bakarra? Gauza asko ondo egiten dituen taldea dela iruditzen zait niri eta egia da entsailatu behar dute baina duten adina kontuan izanda bistakoa da hori.

Ah, eta argiena gustatzen zait. Depeche Modek kriston montajeak egingo dizkik baino ez diat uste beraiek dittukenik horretarako eskubidea zeukieken bakarrak. kontzertuak ikuskizunak dittuk eta arlo guztietan landu behar dittuk. Jarrai dezatela esperimentatzen!

Eta eskerrak enian azkenean beraiekin egin behar nian bertsioa kantatu. Orduan bai izango ziala hirea kritika destruktiboa jajaja

Nork: indezent.2007/05/09 12:50:11.970 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.