Gaur txapa tokatzen da bai, baina lasai; gaur, bideo txpa tokatzen da eta. Aurreko batean Spuriumek kontzertuetan jotzen zituen bertsioetaz aritu nintzen eta The Presidents of the United States of America talde australiarraren “Kick out the Jams” kantuaz oroitu nintzen. Guk bertsionatzen genuen kantu hau MC5 talde handiaren bertsio bat zen aldi berean eta youtuben originalaren bila ibili naizenean guzti honekin topatu naiz. Originalarekin hasiko naiz eta ondoren, besteez gozatzeko aukera izango duzue: Pearl Jam, RATM, Hellacopters, PUSA, Silverchair eta Jeff Buckley. Hala ere, ezingo dugu Spuriumen bertsioaz gozatu, diskografikek eta youtubek paketea baitigute Yoko Ono eta Ozzy Ousbornerekin izan genuen liskar hura dela eta (ez nekien hori egitea ilegala zenik).
Munduko kanturik bertsionatuena eta ez edozein taldek gainera, gozatu!
Erantzunak
Nork: axi olano.2007/01/31 11:22:30.499 GMT+1
Izango dituzte ba onezkero urte batzuk... elkarrizketa berreskuratu ezkero eskertuko nikek. Dokumentu polita izango zian blogean jartzeko
Nork: indezent.2007/01/31 11:25:09.363 GMT+1
Nork: axi olano.2007/01/31 11:48:27.930 GMT+1
Nork: Larrazarra.2007/01/31 16:51:15.321 GMT+1
bueno, ez dek Jeff'ena baño pozten neok Jeff ikusteaz hire blogean!
Nork: i eme.2007/01/31 17:41:55.972 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: bewater.2007/01/31 18:13:21.502 GMT+1
Ze mikel, gaur liburutegixan aspertuta ala?jejeje.
Bidixo elekzino ona, si señor! Hortariko bi ikusteko aukeria izen dot ba. MC5 Azkena Rock-en eta Hellacopters abesti hori beroi bersionetan. Grandes! Bueno ta zuek ikustia falta jat...algun dia, algun dia...jejej!
Ale pues! nik mini oportxo batzuk biher ditxut...jejeje. Ondo pasau asteburua! Mosu bat.
Nork: nerediamond.2007/01/31 21:31:26.760 GMT+1
Zeratarako esan Larra? Hik kontau dek dana dagoneko.
Jaja Kick out the Jamen bertsioak bilatzen hasi eta Jeffena ikusi nianen banekian emozionauko hintzena. gainea bideo kuriosoa dek mala muerteko taberna baten
Joe Manolete... beste bat Rage nahiago dikena Audioslave baino... ze pena, kon lo majos k eran...
Eta Nerea, ze eun bateko opor die Asteburue ondo pasatzeko esaten badiazu? hor bi eun badare e, komo se lo montan algunos bekarios...
Nork: indezent.2007/02/01 09:06:44.630 GMT+1
Ah!!! Bizkaibusena oso ona. Ze oroitzapenak!!
Nork: nerbiox.2007/02/01 10:28:12.149 GMT+1
Nork: indezent.2007/02/01 10:37:13.918 GMT+1
Nork: i eme.2007/02/01 18:55:40.473 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
bertsioak beti dauka imitazio zati bat, eta imitazioak eta MC5 aipatuz Dennis Lyxzen (Refused, The International Noise Conspiracy) etorri zait burura. Bere mugitzeko moduak MC5-ko abeslariaren influentzia handia dauka eta.
Konpara ezazue hau MC5 - American Ruse
eta hau The (International) Noise Conspiracy - Capitalism stole my virginity.
Refused eta T(I)NC asko atsegin ditut.
Zorionak zure blogarengatik.
Nork: aitorr.2007/02/05 00:26:37.390 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com
Nork: indezent.2007/02/05 12:06:54.042 GMT+1
"new morning, changing weather" diskoa gomendatzen dizut. Kuriosoa iruditu zait T(I)NC franz ferdinand-interpol-hot hot heat-maximo park paketean zartu izana. Nere ustetan ez dauka zerikusi handirik, batez ere T(I)NC-ekoek daukaten ukitu garageroari eta jarrera politikoari (posea ere bada) begiratuz. Gainera gomendatu dizudan diskoa kalean zegoenean Franz Ferdinand-ekoak lehenengo entsegutan zeuden.
Baina bueno, bakoitzak antzekotasun ezberdinak ikusten ditu!
Agur bat!
Nork: aitorr.2007/02/05 17:00:04.911 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com
Mina eman dizu jajaja. Abesti batekin zaila izaten da talde bat klasifikatzea baina horixe izan da burura etorri zaidana. Jarrera politikoaren kontuarekin ezingo dizut gauza handirik esan nire ingeles maila nahiko prekarioa baita.
Aurreko erantzunean aipatu duzun interpol ere ez nuen ezagutzen baina aurrekoan youtuben bideo honekin topatu nintzen. Egia esan, ez du T(I)NCen batere antzik baina bada zeozer, antzeko rolloa dela iruditzen zait baina ez hasarretu ;)
Nork: indezent.2007/02/05 17:12:32.489 GMT+1