Nahastu, nahastu eta nahastu. Horrela ibiltzen gara normalean hortik zehar bazterrak nahastu eta nahastu. Etxean, nahasten; sukaldean, nahasten; kalean… zer sanik ez; kiroletan, gutxi (bihar hitz egingo dugu horretaz) eta klasean ere, ba nahasten noski.
Hala ere, sona txarra duen hitza da nahasketa: Berezko forma duen zerbait hartu eta aldatu, beti ere beste elementu batzuk gehituaz, eraldatu alegia. Zerbait idatzi duzu eta zuzentzailearen eskuetatik igaro ondoren beste gauza bat da, nahastu egin dizute egindakoa, jada ez da zuk kontatu nahi zenuena (hori ez da blogetan gertatzen, eskerrak). Neska batekin hizketan zabiltz eta bere laguna, edo zurea (jende gaiztoa dago munduan zehar) agertzen da, nahastu zaituzte, jada ezin esan ez egin esan eta egin beharrekoak. Badira ordea, nahasteko izugarrizko habilezia dutenak ere. Oraingo honetan, musikaz ari naiz.
Kantu klasikoak, mitikoak, urteen poderioz jainkotasun aura bat eskuratu duten kantuak. Ikutuezinak dirudite, beldurra ematen du bersionatzen hasteak ere baina, batzuetan, emaitza zoragarriak jaiotzen dira grabazio zahar hauei, gaur egungo teknonolgiek ahalbideratzen dituzten makina bat trikimailu gehituaz.
Mezu hau trilogia bat izango da (modan dagoelako, galdetu bestela borthuzairi). Nik kuttun ditudan hiru nahasketa proposatuko dizkizuet bertan baina mezu hau, irekia izango da. Proposatu ezagutzen dituzuen abesti klasikoen nahasketa hoberenak (onak bakarrik, pitufo makineroek ez dute balio). Ea zerrenda luze bat osatzen dugun denon artean.
Lehengoa latza, Janis Joplin eta bere Mercedes Benza. Gozatu.
Erantzunak
Nork: bewater.2007/01/11 18:45:33.450 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/12 09:05:58.754 GMT+1
Jo, eske nik nahasketetaz ez daukat ideiarik ere. Zenbait bertsio gitarrero aipa ahalko nituzke, baina nahasketak lo que se dice nahasketak... ba Gery Halliwell ex-spicegirlsak egin zuen ”it´s rainning man” abestia adibidez, eta benetan ari naiz tio, ez dakit, nik gustoko nuen (baino ez esan inorri mesedez :-). Eske nik mobida hauetaz ez det entenditzen.
Egia esan gauza hauetan nahiko “““purista””” naiz (komilla mordo batez josita). Saiatuko naiz trilogiaren bigarren zatirako zerbait interesgarriagoa pentsatzen, zeren hau azken finean “Hasiera” izan da ezta? Gero etorriko dira “Garapena” eta “Amaiera” :-) Uiii! Ze emozioa! Janis Joplinetik nora joango ote gara!
Nork: borthuzai.2007/01/12 09:23:07.934 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/01/12 09:52:09.888 GMT+1
Ja, ja, ja, hortxe harrapatu nauk!!
Coldplay-rena egia esan Chris Martin eta nire arteko kontu pertsonal bategatik da.
Tipoa Gwyneth Paltrow-ekin ezkondu zuan tio! Gwyneth Paltrow!! Entzun diok sekula jainkosa honi gazteleraz hizketan? Qué maravilla! Talavera de la reynan ikasi zian...
Etzioat sekula barkatuko graciosillo horri grrrrrr… ;-<
Nork: borthuzai.2007/01/12 10:13:32.571 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/01/12 10:42:43.474 GMT+1
Nork: i eme.2007/01/12 11:42:19.305 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Nork: indezent.2007/01/12 12:43:11.661 GMT+1
Nork: kukue.2007/01/12 20:17:50.775 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat