Eta klasikoak nahasten eta nahasten iritsi gara nahasketaren nahasketaren amaierara. Egia esan, gaur ez dut idazteko bat ere gogorik (fundamentuzko astelehen bat aspaldiko partez) eta ederki etorri zait trilogia hau lan gehiegirik gabe gaur ere zerbait jartzeko blog santu honetan. Hala ere, honek ez du esan nahi gaurko bideoa txarra denik gero! Ojo!
Klasikoa, Rolling Stones handiena da eta kantua, bere diskografian dituzten ehundaka kantuen artean kuttunena dudana da: Sympathy for the Devil. Nahasketa Neptunes delako batek egina da eta kantuan zehar txertazten dituen berrikuntzek (Sitjar eta guzti) beste haize batzuk ematen dizkiote kantuari. Sympathy for the Devil hau Fallen filmearen soinu banda da gainera eta filmeari esker ezagutu nuen hain zuzen ere (filmeak ere merezi du pena). Hori bai, klipa ez zait batere gustatu gaur ere… egunero kaskarrabiasago nago.
“Polizi bakoitza kriminal bat den bezalaxe
Eta pekatzaile bakoitza santu
Txanponaren bi aldeak gauza berbera dira. Deitu idazu Luzifer!
Frenu pixka bat behar dut
Beraz, aurkitzen banauzu izan adeitasun apur bat
Sinpatia apur bat, dotoretasun apur bat
Erabili ezazu nirekin ikasitako gizabidea
Edo arima ustelduaraziko dizut!”
Erantzunak
bideoa berriz... ez ziak ezer esaten; ez dik ematen abestiarekin bat zetorrenik.
Nork: i eme.2007/01/29 10:50:50.726 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Antzua dek erabat, holako abetsi batek bideoklipa inda emateik eta horrelako presupuestokin... ba ze esanik ez
Nork: indezent.2007/01/29 10:54:01.409 GMT+1
Nork: txomin_hood.2007/01/29 11:59:11.951 GMT+1
bakik garbitzailek etzeukiek inongo kulpaik eta nik ba hal diaten guztitan lana erraztu nahi izaten zieat, ta gañea ondo iten diaten gauza bateako ba...
ala con dios!!
Nork: kareu.2007/01/29 12:46:58.925 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/29 12:47:59.825 GMT+1
Nork: bewater.2007/01/29 15:55:44.496 GMT+1
Txikitan antikristoa zianak esanda halago bat dek. Bade retro Satanas!
Nork: indezent.2007/01/29 16:09:11.749 GMT+1