Larunbat arratsaldea da da eta ez dut resakarik alboan eserita. Sentsazio arraroa, ezberdina, eta baditu bere gauza onak. Horrexegatik, disfrutatu egingo dut hurrengo astean berriz ere nire laguna alboan eserita izango baitut (ez da edukazio onekoa lagun minei egun batetik bestera kasurik ez egitea).
Iluminazio une hauetan youtuben zehar ibili naiz talde ezberdinen klipak bilatzen eta klip itsaso horretan igerian nebilela Sexty Sexersen Are you Ready? kantuaren bideoarekin topatu naiz. Talde aparta da Berako Rokanroll boskote hau eta abesti hau kuttunenetakoa dut gainera "iluntze berri batemn bila" izena duen lehen diska honetan. Hiru arrazoiengatik erabaki dut gaur klip hau blogean zintzilikatzea: lehena, aspertutra nagoelako (es lo k hay); bigarrena, kanta latza delako eta azkenik, bideoa ere aparta delako eta ikusteak, ikasteko gauza asko ditugula gogorarazi eta lanerako gogoa txertatzen didalako.
Hortik zehar entzun dut bigarren diskoarekin amaitzen ari direla eta zihur nago aurrekoa baina hobea izango dela ez baitzen normala hemeretzi urterekin horrelako disko bat kaleratzea. Orain, pare bat gehoiago izango dituzte eta ikasi duten guztiarekin txiunditu nahiko gaituzte. Ea lortzen duten, espero dut baietz denon onuran izango baita. Amen.
Erantzunak
Berriz galdetuko diat.... ARE YOU READY???!!!!!!
The Sexty fever is coming datorren urterako!!!!!uuuuuuuuaaaaaaaauuuuuuu!!!!!!!!!!jajajaja!!!
Nork: nerediamond.2006/11/19 18:21:39.872 GMT+1
Nork: indezent.2006/11/19 19:18:21.725 GMT+1
Nork: bewater.2006/11/20 17:17:08.116 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com
Nork: indezent.2006/11/21 08:36:39.320 GMT+1