Iruzurra IKEAko aparkalekuetan
Kontu handiz ibili eta are gehiago mota honetako aparkalekuetan. Begira bestela, aurreko astean zer gertatu zitzaidan. Honela funtzionatzen du iruzurrak:
IKEAn erositako gauzak autoko maletategian sartzen ari zarela 20 eta 22 urte tarteko bi neska lirain agertzen dira eta zuri ezer esan gabe zure autoko kristalak garbitzen hasten dira beraien artean gorputzak bustiz eta udako tiradun kamixeta txiki horietatik, nahigabe bezala, petxuga zatiak erakusten dizkizuten bitartean.
Amaitzean eta propina txiki bat eskaintzera zoazenean sariari uko egiten diote eta nahi duten bakarra hiriaren beste puntan dagoen merkatal-gunera eramatea dela esaten dizute. Baiezkoa eman ezkero autoko atzeko eserlekuan sartzen dira biak eta merkatal-gunera zoazela zure muturren aurrean joku lesbikoak egiten hasten dira.
Beste merkatal-gunera iristean, bietako bat aurreko eserlekura igarotzen da eta basapizti baten moduan zurekin larrua jotzen du gehiago ezin duzun arte. Une horretan besteak diru-zorroa lapurtzen dizu.
Irizur sistema burutsu honen bidez diru-zorroa lapurtu zidaten asteartean, asteazkenean, bi aldiz ostegunean, ostiralean eta ziuraski, baita bihar arratsaldean ere.
Eskuminak denentzat eta kontuz ibili.
Erantzunak
Nork: borthuzai.2007/06/08 17:41:36.473 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik
Nork: Bewater.2007/06/08 20:38:57.184 GMT+2
www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/06/08 21:18:25.209 GMT+2
Nork: Amuitz.2007/06/09 03:56:25.603 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com
Nork: kukue.2007/06/09 14:42:38.963 GMT+2
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: indezent.2007/06/10 15:30:16.028 GMT+2
joder hi, lehengo blogaren ritmoa ezin billatu nebillek eta hik zeozer idazteko arrazoia jarri diguk ;p
Nork: i eme.2007/06/14 00:40:05.804 GMT+2
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/06/14 14:15:30.092 GMT+2
Nork: bootxo.2007/06/15 21:30:17.940 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/