Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/28 10:53:13.738 GMT+2

Non dago Bittor Aiape?

Batzuetan burura aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu eta askotan ez dugu ulertzen zergaitik demontre gogoratu garen egun, abesti, pertsona edo hots horretaz. Atzo oroitzapen reziklatu hauetako batekin egin nuen topo nire asperkerian eta egia esan, barre batzuk bota nituen oroitzapenaren kontura. Atzo Bittor Aiape handiaz oroitu nintzen.

Gogoratuko zarete ziuraski 12-13 bat urteko ume kitarjole honetaz. Bere Hitik handiena 1992ko Nafarroa Onezinerako egin zuen kantua izan zen eta egia esan, kantu honetaz besterik ez naiz oroitzen. Lingua vascorum, lingua navarrorum, ze arraroa euskararik gabe, Nafarroa! Salto batzuk egin genituen garai hartan kantu honekin eta zerbait egingo zuen ongi mutilak, hau baita oroitzen dudan Nafarroa Oinezeko kantu bakarra. Kontua da, gure Bittor Aiape haur prodigioa Euskal Herriko historiaren misterio handienetako batean bihurtu dela (ia Herri Torrontegiren mailara iritsi arte). Non sartu da? Non dago? Joselitoren moduan droga munduan murgildu eta ez da inoiz gehiago hazi? Edo Takolo bezala desintoxikazio programa batean sartu da?

Ez da gizalegezkoa izaten erantzunik izan gabe galderak botatzea eta gaurkoan badut erantzuna (lehengo aldia izango da beraz, entzun). Interneten bila eta bila ibili ondoren tipoa dantzari klasikoa dela jakin ahal izan dut. Musikarekin batera, bere griña nagusia dantza omen zen eta bere burua trebeago ikusten omen zuen dantzarako kanturako baino. Izorrai! Bittor Aiape Billy Elliot da!

Youtube eta googlen ibili naiz Nafarroa Oinez 92 hartako bideokliparen bila baina ez dut aurkitu. 50 segundutako bideo hau besterik ezin izan dut aurkitu. Hala ere, nahikoa izango da zuek ere tipoaz oroitzeko.

Nork: indezent.2007/03/28 10:53:13.738 GMT+2
Etiketak: iritziak bittor_aiape musika | Permalink | Erantzunak (28) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

:-D oso ona. tipikoa dek oroitzapen hoiena. :-D (Herri Torrontegi tio! egie dek!)

Nork: borthuzai.2007/03/28 11:20:10.440 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Bai, horrek e beste post bat mezi dik gizonak jajaja

Nork: indezent.2007/03/28 11:21:48.842 GMT+2

Beldurra??? Ez bape, zegatik emun biher dust ba?

Nork: nerediamond.2007/03/28 11:27:09.799 GMT+2

Hoixe da!

guk ere askotan galdetu izan dugu bittor non ote dagoen. Ederrra oinezeko bideoa, baina askoz ederragoa litzake gaur egun bittor dantzan agertzen den bideoa ikustea, dantzan jarraitzen baldin badu

ia zerbait aurkitzen dugun edo berririk agertzen den,

ondo ibili eta aupa bittor!!!

Nork: piper.2007/03/28 12:05:09.717 GMT+2

Nik egie esan, nahiko pakete hartu nion umetan. Oain ordea abestie humorekin oroitzen det

Nork: indezent.2007/03/28 12:12:39.003 GMT+2

Nike egie esan Nafarroa oinez-eko gogon diaten abesti bakarra hoi dek.

Hi, aklarazio bat, Takolo desintoxikazio programa baten? Argittu zak hoi... ni galdu ein nokela momentun baten.

Nork: kukue.2007/03/28 14:09:22.325 GMT+2
http://www.blogak.com/garagardobat

ba, nike euki nun Bittorren berri jakiteko gogua. Behin goatu nintzan aber nun ote zeon.. bakizue:'aurrera euskera herriberan behera' bezelako kanta mitikuak... euskaraokea... jajaj

http://www.galdetu.com/galdera/24/zertan-dabil-bittor-aiape hemen aurkitu nuen erantzuna!

musikari izatetik => dantzari izatera!

Nork: Itziar.2007/03/28 18:34:12.023 GMT+2
http://borborka.blogsome.com

Oso ona! Bittor Aiperen berri azken aldiz Dani Arizalak aspaldi egiten zuen irratsaio batean izan nuen, uste dut ordurako musika utzia zuela, nahiz eta ofiliala inoiz egin etzuen. Dantzan zebilela jakin nuen eta Ingalaterra aldera ikastera jotzeko asmoa zuela ere argitu zuen.

Sarrera hau oraintxe irakurri dute "Deja vu" irratsaioan. :)

Nork: Arratetxo.2007/03/29 00:21:03.076 GMT+2
http://arratetxo-eu.blogspot.com

Juan zan urtian institutuan beraz gogorau giñan gu bebai. Hara ta hona ibili ondoren, gure txikitako "sex symbol" euskaldunan argazki batzuk lortu genitxun, ikastolara bisitan etorri zan egun batekua.
Gaiñera, kassette bat ere gordeta dakat, eta euskaraokea (zuek pixkat zahartxuauak izango zarie ...) cdtan ere bere abesti batzuk badauz.
Orain berriz entzundakuan, "voz de pito" pixkat zekala be onartzen dot, eta kotxian anaixa  eta gurasuak egunero hori entzutera behartu izanaz be gogoratzen naiz...ai  Bittor!batzundako ez da hain oroitzapen zaharra....
ah! eta Elgoibarren ume moko bat nintzala, Kilometrotan,  galdu in nintzala be ez jata ahaztuko, ni eta nere aterkiñ berrixa...Goian Bego.
Txirri Mirri eta Txiribitonen kapitulo bat ere, videoz grabauta dakat, bertan abesten agertzen da, "ospetsu" in aurretik, bere gitarra ta guzti!

Geografiako irakasliak komentau zigun, tipua hazten juan zan eiñian, musika mundu hori bertan behera utzi zebala, anonimotasunera itzultzeko.....dantzarixa zanik ez nekixan.

Ez zaitez honela geratu
ez itzazu eskuak gurutzatu
....
ADI EGOOOOOON!

Nork: malen.2007/03/29 01:40:49.339 GMT+2

Hain zuzen azkenaldixan asko akordau naiz berataz. Kotxian zinta baten bere kanta bat nekala deskubridu dot eta kriston ilusiñua ein dit.

Behin bakarrik ikusi neban Aiape zuzenian, Ikastolan. 96ko martxoaren 19xan. Egun hartan jaixo zan nere anaixa. Gogorapen politxak, hortaz.

Nork: Josu.2007/03/29 02:59:53.064 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

Joe, ematen donez bat baino gehio utzi zon markauta mutil napar honek. Halare enekin hainbeste denbora eon zanik musika mundun, kantu bakarreko kantaria izan zelakoan negoen. Martxa honetan, fan kluba sortzeko nahiko bazaudete hemen inguruan ;)

Kukue, Takolona leienda urbano bat dek, esplikauko diat beste baten...

Nork: indezent.2007/03/29 09:11:04.747 GMT+2

Bueno ze onak die edo ez die??? Pozik ia?jejeje


Me estoy muriendo...puto trankazo...

Nork: nerediamond.2007/03/29 09:49:19.335 GMT+2

Bittor aiape!!!!! si señor!!! wa zelako txikixa zan ez... nik nausi nausixa ikusten neban barren....
Gogoratzen nai Eibarrera etorri zala, ikastolara. Eta neri galdera bat itxia tokau jatan beran mahaira hurbilduta: Zer moduz pasatu zenuen bart gauena txiskola programan??

K ilusos eramos tio! suposatzen da aurreko eunian telebistan agertu zala Txiskolan... ta gu atzo galdetzen......ta eso estaría grabau a saber kuando....
pd: norbaitek harremanik izan ezkero berakin esatia daka weltatzeko!! Euskararik gabe Nafarroa!!!!! k potxolo!

liburutegixan be greba dau? jeje

Nork: ane urkihole.2007/03/29 14:12:09.866 GMT+2
www.blogak.com/juliusland

Bai bai, fan kluba montatzeko moduan zaudete jajaja

Nork: indezent.2007/03/30 09:05:58.221 GMT+2

bittor ahiepen kanta onena "drogak" abestia askogatik!!!!!

Nork: antonio.2008/09/11 20:53:09.869 GMT+2

AIAPE JAUNA,

dantzan bazabiltza, azal dadila zure bideoren bat euskal tuben, edo youtuben arren!

zure jarraitzeile izandakoak irrikaz zure berri jakiteko! kalitatea dagon lekuan zulo handiak egin behar dira! 

besarkadak zauden lekuan zaudela, ta zorte on!

Nork: saio.2008/12/04 19:06:56.367 GMT+1

Nork: Beste bat.2008/12/04 22:16:34.109 GMT+1

Nondik iristen da jendea post honetara?

Nork: indezent.2008/12/04 22:43:57.120 GMT+1

Jajaja. Goearren nengoela bittor aiape jarri dut Google Santuan eta hara non post bikain hau aurkitu dut!! Kar-kar bikaina. Ongi segi!

Nork: Iñaki.2009/06/04 13:46:03.493 GMT+2
hhtp://www.blogak.com/hijosdelangelgorria

Blog honetan bizi luzeena izan duen posta zalantzarik gabe jajaja.

Bistan da bat baino gehiago oroitzen dela tipo honetaz.

Nork: indezent.2009/06/04 18:08:37.345 GMT+2

Aupa!
Ni be ibil naz interneten Bittor-en berri jakiteko asmotan baia eztot geuze askorik topeu!!Blog honetara heldu naz azkenien!jaja

Zelako oroitzapenak...Imajinetan zarie musikara buelaten dala??jajaja!Bueno behintzet dantzari moduen ondo joan dakiola espero dot....Baia ikusten da jente asko ta asko ondiño akordaten dala gazte musikari haretaz...
AUPA BITTOR!!!

Nork: iratxe.2009/08/16 18:46:39.541 GMT+2

Aiba dios! Googleen "Bittor Aiape" idatzi eta hona iritsi naiz. Orain 21 urte ditut eta gure herriko eskolan ia-ia heroi bat zen bere garaian... Haiek bai garaiak...

Dantzaria??? Ai ai ai, pena pixka bat ematen dit baina berak hori nahi badu, zorte ona izan dezala. Eta Takoloren legenda? Hori ere jakin nahi dut!

POSTDATA: Eta inork ba al daki zehazki Nafarroako zein ingurukoa den Bittor Aiape? Jakitea gustatuko litzaidake.

Nork: Euskaldun.2009/08/19 20:19:37.182 GMT+2

Azkeneko Cd-a 2000an atera zuen, Beste aldean eta orduezkeroz dantza munduan dabil, nahiz eta txiki.txikitatik ibili den dantzan.

Nork: uhlb.2010/04/12 02:09:45.494 GMT+2
sat

Ostras danok gaoz Bittor Aiaperen notiziaren baten bila, neuk be ez dot ezer topau . Ta ni  hemen mezu guztiak irakurtzen,  Bittor Aiape club de fans edo holakoren bat einbiakou,  ea bera animatzen dan idaztera ta kontatzen digun bere berri.

Nik be kriston oroitzapenak dittut, oraindik bere bi diskak gordeta dakaraz ta akordatzen nazenian jartzen dot entzuteko,  haimbeste urte pasata ta letrekin ongi akordatzen naz... 

Zenbat urte eukiko ditu? 34 edo?  

Hizkuntza bakarra zen beraientzat euskera ta gure arbasoak erderaz hitz egiten....Aurrera euskera, aurrera euskara, erriberan behera,....

Nork: Torreta.2011/09/08 18:26:49.684 GMT+2

Ei!! gu ere googlen Bittor Aiape jarrita heldu gea hona... txikitako gustokuak oroitzen ai giñala, han non azaldu dan Bittor, gure Brad Pit-a!! Oso ona!! Karla ene bihotzeko txirla... Earrak momentuk!!

Nork: xoixoeoxia.2011/10/21 18:37:05.808 GMT+2

Aupa majuak,
        Ez dakit bertan hau jartzea zilegi den ala ez baina hor doa
Jaitsi 

Hau da gure Billi Elliot eta horduko nesken Brad Pitt ;)

Nork: Gari.2011/12/12 23:21:23.006 GMT+1

HUYSSSSSSSSSSS

Barkatuuuuu, non hutsi ditut nik modalak, aportea ez da nirea bertatik "lapurtua" baizik:

Jarraitu

Blog honek bilatzaile bat dauka ezkerreko beko partean jarri taldearen izena eta emon biltazeari.

Ikaragarria BLOGa
http://ekaitzaldi.blogspot.com

Nork: Gari.2011/12/12 23:24:31.429 GMT+1

Benetan, ez da normala post hau izaten ari den bizia jajajaja 2007ko 3aren 18a!!!!

Jende asko oroitzen da Bittor Aiapez dirudienez...

Nork: indezent.2011/12/13 19:46:08 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru