Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/16 21:27:43.298 GMT+1

Non dago nire teleberria? (Abenduak 16)

(21:18) 98tik bere buruari argazki bat atera dion amerikarrari 2 minutu pasatxo Jaingoikoarekin konparazio eta guzti.

(21:28) Beste garai batean titular izango zen 60 eta 70. hamarkadetan ilegaltasunean ikastoletan klaseak ematen aritutako andereñoei omenaldia, 20 segundu deklaraziorik gabe.

Berri garrantzitsu gehiegi agian?

21:15etan transanlantikoetan golfean jokatzeko pelota biodegradableez ari ziren... Arrainentzako janarian biurtzen dira.

Nork: indezent.2009/12/16 21:27:43.298 GMT+1
Etiketak: teleberri telebista eitb | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak



Gaurkoa ere markak hausteko modukoa izanda, txikikeri eta anekdotaz egina izateaz gain gai batetik bestera izugarrizko saltoak egin dituzte, inongo koherentzia orokorrik eman gabe albistegiari. Egunkariarena antxoaren pare jartzen dute, golfeko pelotitak aipatu eta ondoren Kopenagekoaren berri emateko, berriro apaizen asuntora bueltatzen dira eta gero patxik ez dakit zer inaguratzen, iñongo loturarik albiste solteak bata bestearen atzetik jarriak.

Nere kazetari ezaguerak zeroaren parekoak dira baina hau honela nahastean benetako albisteei garrantzia kentzeko ahalegina dagoela esango nuke, dena notiziario deskafeinatu bat bihurtuz eta bukaeran ondorio garbirik atera gabe utziaz.

Beste iturrietatik jarraituko dugu berriz ere informatzen.

Ondo izan.

Nork: Mikel.2009/12/16 23:33:08.116 GMT+1

Danetik, nahastuta, eta ezerrez...

Nork: indezent.2009/12/17 09:58:35.915 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru