Oporrak?! Ze opor?! Nik behintzat ez ditut izan. Abenduaren hogeita bian bi aste eder nituen aurretik eta egia esan, behar nituen. Oporrak atseden hartzeko izan ohi dira eta horixe zen nire helburua; kottadua…
Oporrak ongi hasteko, Santamasak, hurrengo eguna ostirala (asteko egun ederrenari ezin zaio ikusiezarena egiten), hurrengoa larunbata (gure erligioko egun santua), hurrengoa abenduak 24 (goizetik kalera irten behar…) eta hurrena hogeitabost (kon el pipiribipipi…). Asteburu amaiezin honen ondoren beste hamaika festa: Euskaltegi zaporeko ostegun lazkaotarrak, ostiralak, larunabatak, urte-zaharrak, urte berriak, harren urtebetezeak, lagun baten jaunartzea (berandu agertu omen zaio fedea), festa paganoak, beste harrek autoko karneta atera duela, Joxantoniok etxe bat erosi duela (ez dakit nor den baina ospatu egin behar omen da), harrek zapatilla berriak erosi dituela, Tailandiako independentzi eguna… Horrela ezin da!
Oporrak amaitu dira eta lanera itzuli gara, gure poltsikoak eskertuko du baina are gehiago gure gibelak. Ez dakit zuek, baina nik behinipein, oporrak behar ditut oporretatik errekuperatzeko. Zein gogorra den bizitza…
Eguna errazago egiteko, tori bewaterren blogetik lapurtutako bideo izugarri hau, ileak zerura begira.
Erantzunak
Nork: bewater.2007/01/08 12:41:06.926 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/01/08 12:43:01.416 GMT+1
Nork: bewater.2007/01/08 13:00:10.705 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Bueno aixkire... jai ta ospakizun artean ahituta hiltzea ez dek heriotzarik txarrena.
Oporren ikuspegi apokaliptikoa benetan, Forgesek irudikatu izan ziana: Alkartasuna Lizeoko irakasleen gelan paittea beteta zeukaten nere garaian, Mariano El Sobrio petanka imajinarioan partidak jokatzen, eta beste hau, ia topiko bilakatu huena:
Utilitario txikia, po-po-po Paxkuali tratorea baño indefentsogo. Ehunka kilometro aire girotu edo itzalik gabe Benidorrera iritsi arte... sabaian jarritako toalla, flotadore, buzeatzeko gafa, aleta, sonbrilla hamaka, koltxoneta ta tunbonapetik buruik altxau ezinda... umeak negarrez, amaginarrena demandan, emaztea rekamaran zai. Ta izoa lehiatilatik botaka akaso? Hori Guantanamo baño okarragoa dek motel...
Gu're osaban DEKAUVEn juten ginduan asteburutan paella jan, zaldi ta txerriak makilaz jazarri ta xapaburuk destripatzea ( gainontzeko xapaburuen piraña sena pizteko) Urbasara. Sobrare eztek distantzie ta Forgesenan tamañako pifostio larririk montatzeko betarik ezuan izaten.
Nork: axi olano.2007/01/08 13:35:15.452 GMT+1
blogak.com/zabormila
Joder! Aurreko honek ere nere sindrome iguala dik, Alkartasuna Lizeoa aipatu eta testu berean Guantánamo ez aipatzea ezinezkoa zaiok. ;-D
Nork: borthuzai.2007/01/08 15:10:02.458 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nik bebai oporrak bihar ditxut oporretatik errekuperatzeko.
Gibelaren alde zeozer in biarko da eta...be water, ta drink beer esan ohi dot, baña oinguan, drink water...Ramadan-a hasi da azterketetararte! ia kunplitzen doun...
Nork: malen.2007/01/08 15:10:03.166 GMT+1
blogak.com/hankazgora
Baina hirea ezberdina dek Borthuzai. Hik etxea eta eskola leku berean euzken eta hori izango dek agian traumatikoa dekena ;)
Gibel indezenteak! Herria zuekin!!
Nork: indezent.2007/01/08 15:40:12.800 GMT+1
Banengoen ba ni ez nintzela ni oso-oso beasaindarra sentitzen, oraintxe ohartu naiz eta etxea eta ikastola toki berean edukiz, ni KARAKOLA NINTZELA BAREA BEHARREAN!
(Beno, behintzat villaberzakoa izatea baino hobe dek (je, je, je, je) joder, esaten nun nik nere bizitzak txiste bat ematen zula, claro!, A que no sabes cuál es el colmo de un limaco...)
Nork: borthuzai.2007/01/08 16:12:40.219 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Ezer aldatuko al da "fe de erratas" honekin? Eztet uste ñabardura honetaz jabetuko direnik Lizeo berria besterik ezagutu etzutenak edo "Playstation" arokoak, baina tira...
Otsi bazpare... Mariano el Sobriok barraondoan esistitzen etzen "petako"an jokatzen zizkian partida amaiezinak, ez "petankan". Mesedez, "petankan" esan egin behar da gero... jode..!
Nork: axi olano.2007/01/08 16:26:58.958 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/08 17:50:34.941 GMT+1
Bueno ba, ikusteiatenez turroiak, mazapanak, polboroiak, ta gehienbat alkoJolak kalte dexente ein dola inguru hotan, nike berdine esango diat. Oporrak nahi dizkiat, ez aurrekotatik rekuperatzeko, baizik eta PORQUE ME SALE DE LOS COpiiiiJONES
Ah, esan behar niana, bideoa akojonantea. Etzekiat zein izan deken artistea baño makiña bat ordu sartuizkik ordenadore aurren bideok ikusi ta ikusi. Lasaitasune emate ziak, enok bakarra pantallan aurren biziekena.
Nork: kukue.2007/01/08 22:02:47.100 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: indezent.2007/01/09 09:06:52.270 GMT+1