Ur baso bat gainera erori zitzaionetik ez dago mirari handietarako baina memoria lehenengo egunean bezelaxe du. Nik ere ahaztuta nuen orain urte pare bat idatzitako hau:
Bazatoz eta ez dakit
Aurrean zaitudanean zer egin
Zure ile mardula, haizearekin dantzan dabil
Eta ni, dantzatzen nauzu zure hitzen doinuarekin
Begirada lausoak, mugimendu ixilak, irri itsuak
Eta ni, hor, zuri so, gure txanda noiz iritxiko zain
Zenbat gauza esan ditzakedan
Eta zenbat ixildu
Esperoan esperantza galtzen
Zure konpañiaren tranpan
Eta ni, enaiz zure bila irteten
Aurkituko zaitudanaren arriskua baitago
Arrisku hori ordea, gozoa da
Horrek ematen bait dit lo aurreko ipiuna…
Eta lotako ametsa
Eta ametsak, ametsak bakarrik
Pena merezi du

Erantzunak
Jooooolin Mikel!
K txulo! Oso politta! K poeta k eres! Ez geben zeure fazeta hori ezauketan e... Beti aurrera inbihar dala esan izaten da; hala eta be batzutan atzera ittiak merezi dau. Ezta?
Nork: zuri-zuri.2007/01/18 13:59:21.581 GMT+1
Nork: bewater.2007/01/18 15:47:18.781 GMT+1
Nork: i eme.2007/01/18 16:02:49.663 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: Amuitz.2007/01/18 20:13:08.191 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
utz nazazu ametsetan, espazioa ere ukitu dut eta...
utz nazazu ametsetan, infinituaren amaiera aurkitu dut ta...
Nork: nerediamond.2007/01/18 22:36:19.738 GMT+1
Benetan gustau zaitek hire bloga, eta gure blogaren esteketan jarri diat. Sartu gure blogea aber ze iruitze zaiken Zarauzko zenbaitek idazte diaun bloga.
beti prest
ZERDIOK http://zerdiok.mundua.com
Nork: Zerdiok bloga.2007/01/19 00:38:24.604 GMT+1
http://zerdiok.mundua.com
Bai, batzuetan meriziko du agian atzera itteak baina itxaroten gelditzea ere ez da ona izaten. Ametsetatik bizitzeak, ez bizitzea ekar lezake askotan.
Ze kantu da hori Nerea, ez dakit baino Zea Mays-en haize guztik dauzek.
Sartu neok Zerdiok blogean eta lehen mezua olerki honen lengusua edo delakoan neok. Halare, ez dik uzten erantzunik jartzen sesiorik hasi gabe
Nork: indezent.2007/01/19 09:10:36.843 GMT+1
Pelutxe pal señorito!!! Acertaste!jejeje!!! Zea Mays-en kantu batena da bai...
Azkenaldixak ni be artxibo musikal zaharrian begiratzen ibili naz. a la porra con el rock, blues y todo lo demás! Zea Mays-ekin engantxau naz berriro!!!!!!!
Ale ermitaño! Asteburu hontan a estudiar como condenaus!!!
Nork: nerediamond.2007/01/19 21:10:16.910 GMT+1