Orain gutxi idazten ari nintzen gidoi bateko zati bat erakutsi nizuen blog honetan bertan eta oraindik paper gainean idatzita besterik ez badago ere, ez doa batere gaizki. Kontua da, eikenbank proiektura aukeztu nuela eta joan zen astean deitu zidaten finalera pasa naizela esanez.

Guztira 27 proiektu aurkeztu dira eta 6 aukeratu dituzte finalerako. Hurrengo fasea, epai-mahai baten aurrean norberaren proiektua aurkeztean datza eta egia esan pozak nerbio eta beldur guztiak ezkutatu dizkit.
Ez dakit nire proiektua aurrera eramateko aukerarik dudan baina gauza bat garbi daukat ; proiektu honekiko dudan grina agertuko diedala. Ea rock & rollaren jainkoak nirekin dauden...
Zaila egiten zait sentitzen dudan poz guztia idatziz solik azaltzea beraz, niri gustatzen zaidan moduan agertuko dizuet; musikaz.
Erantzunak
Ba al dakizu euskal herrian non aurkeztu ditzakegun egin ditugun laburrak? Lotura interesgarriren bat, edo edozein gauza esaten badidazu, eskertuko dizut. Nire e-posta helbidea hor gelditzen zaizu, beraz idatzi beldurrik gabe.
Milesker.
Nork: oier u..2008/06/02 22:16:06.439 GMT+2
http://anpulubila.murgilduta.net
Ba Euskal Herrian Lekeitioko bideobilerara, Huhezinemara edo Topaguneko filme labur zirkuitora baina azken bietarako hurrengo urterate itxaron beharko duzu. Hala ere, sarean begiratzen baduzu gehiago aukituko dituzu ziur.
Zorte on!
Nork: indezent.2008/06/02 22:22:08.113 GMT+2
Nork: balaklaba.2008/06/03 18:33:55.420 GMT+2
http://gbklub.blogspot.com
joder! ikaragarri pozten nauk tio! Benetan!
Ia-ia eskura daukak eta! animo la hostia! :-)
eongo gaituk porahí eta kontauko diak!
Nork: borthuzai.2008/06/03 20:03:19.397 GMT+2
http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai
Nork: indezent.2008/06/03 20:44:16.613 GMT+2