Gaur bertan Borthuzai lagunak facebook bidez bidali didan mapa izugarri batekin natorkizue.
Asko hitz egin dugu musikaz blog honetan (azkenaldian gehiago...) eta behin baino gehiagotan aritu nazi etiketa eta definizioen kaosaren inguruan.
Egia esan, ez naiz etiketazalea baina onartu beharrean nago askotan behar izaten ditudala komunikatu nahi dudana komunikatu ahal izateko.
Mapa honek ez digu arazoa konponduko baina ratu luze bat lotura eta lineak aztertzen emateko aukera emango digu. Ez dut oraindik dena analizatu baina hasteko, ez zait gustatu adibidez Kyuss non jarri duen...

Tamaina honetan ezin da gauza handirik irakurri beraz denbora apur bat duzuenean, kontsultatu hemen.

Erantzunak
Nork: Demonocrazy.2010/03/25 21:44:39.711 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
Baten bat atrebituko zen, euskal musikaren (zehazteko, euskal rock-aren) mapa egiten? Proiektu txiki bat abiaraziko dugu guztion artean ea mapa txukun bat egiteko kapaz garen? Badakit zaila dela, eta handinahia izan daitekeela, baina beno, gora apuntatzeko esan zidaten txikitan.
Nork: Demonocrazy.2010/03/25 22:02:11.022 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
Ba oso ideia ona iruditzen zait! Ni apuntatzen naiz!
Lineak marrazten hasi gintezke eta bata besteari pasata zuzentzen joan...
Inor animatzen da?
Nork: indezent.2010/03/26 09:16:16.576 GMT+1
Nork: tellychavalas.2010/03/26 19:12:52.113 GMT+1
testicularsoundexpress.wordpress.com