Zuzendaria: Alejandro González Iñárritu Aktoreak: Brad Pitt (Richard), Cate Blanchett (Susan), Gael García Bernal (Santiago), Elle Fanning (Debbie), Kôji Yakusho (Yasujiro), Rinko Kikuchi (Chieko), Adriana Barraza (Amelia), Nathan Gamble (Mike), Mohamed Akhzam (Anwar) Herria: AEB Urtea: 2006
Trilogiak ez dira sekula ondo amaitzen. Behin baino gehiagotan esan dut blog honetan historiek bere erritmo naturala dutela eta ematen duenez errepikatzen jarraitu beharko dut (edo filmeak hobeto aukeratzen). Historiek bere erritmo naturala dute, gai eta formatuek bezalaxe eta txikle baten moduan gehiegi luzatzen baditugu, apurtu egiten dira.
Gonzalez Iñarrituk “Amores Perros” filmearekin eman zuen bere burua ezagutzera eta filme on zein gogorra omen da. Egia esan, ez daukat ikusita eta beraz ez dut gehiegi sakonduko. Sari ugari jaso zituen eta Hollywooden onarpena ere lortu zuen. Son honetaz baliatuz, bere filma sufrimendu eta minaren inguruko trilogia baten lehen atala besterik ez zela “aitortu” zuen eta bigarrenari ekiteko Star-Sistemeko aktoreez baliatu zen.
“21 Gramos” izan zen trilogia honen bigarren dosia eta egia esan, asko gustatu zitzidan. Historia kontatzelko modua ezberdina zen; bizi ezeberdinak, historio ezberdinak batera kontatzen ditu, denborari ardatz papera kenduz eta amaieran, bizi ezberdin horiek harremanetan nola dauden erakutsiz. Hau guztia gainera, sufrimendu eta angustia itsaso batean noraezean kontatzen digu. Zinetik sartu ez zaren bezala ateratzen zaituen horietako filma bat dugu “21 Gramos” (arimak gorputza uztean galtzen dugun pixua omen da). Gustora utzi ninduen (ez da hiztzik egokiena baina ulertzen gara) eta horregatik, Babel estrinatzen zela jakin nuenean ikustera joan behar nuela erabaki nuen.
Filmea ongi dago, baina “sin mas”. Hitz pobrea da filme bat deskribatzeko baina horixe da zinetik ateratzean barren-barrenetik atera zitzaidana. Historioak kontatzeko modua errepikatzen du eta honek ere bere grazia galtzen du, hasieratik dakizu nola egongo diren harremanetan hiru historioak; hiru esaten dut neska japoniarrarena inklasifikablea delako. Inklasifikablea izateaz gain, lotsagarria da beste hirurekin nola lotzen duen, mago batek kapelatik untxi bat ateratzea bezalaxe, holaxe.
Historiek ez dute bestelako konturik. Zuzendariaren helburu bakarra egoerak okertzea eta jendeari ahal bezain egoera zitalenak gertatzea dela ematen du. Munduko injustiziak, denok pertsonak gara, denok dugu gure bizia, gaur egungo munduan gure arteko loturak edozein lekutan egon daitezke… Bai, oso polita, baina niri ez dit balio. Hainbeste sufrimemendurekin gure sabelari kolpe bat eman nahi izan dio baina niri behintzat, poltsikoan besterik ez dit eman: 5 Euro, horrek ere izango ditu konexioak mundu mailan?
Erantzunak
Pentsatzen jarri nauk eta pelikulak hausnarketa bat behinik behin uzten dit: askotan, une txarretan batik bat, ez gara konturatzen lagun urkoak sufritzen duenaz, eta badirudi pelikula honek gure sufrimenduaz gain besteena ere badagoela erakutsi nahi digula. Nik behintzat hori ikusten dut edo ikusi nahi dut.
Niri auto batek harrapatzen banau, gidaria putaseme hutstzat hartuko dut, baina gidari horrek ere izango ditu bere miseriak.
Bestalde, hire kritikarekin erabat ados negok, japoniarrena kolakin pegatuta dago. Atzore esan nian Iñarritu hau "es un retorcido". Ah, Star Sistema uste det aspaldi amaitu zela, niri behintzat hori erakutsi zidaten...
Nork: bewater.2007/01/05 03:04:36.338 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Nork: xiber.2007/01/05 09:47:18.475 GMT+1
Egia da atzean ideia asko dituen filme bat dela Babel; Besteen sufrimemnduari ere erreparatzea, gizakien arteko konexio kausalak edo komunikazioaren aroan ematen den gizakien arteko inkomunikazioa... ados, baina ideia polit guzti horiek ez didate ezertarako balio filmeak ez badu erritmoa mantentzen eta historiek ez banaute harrapatzen.
Filmea zuzendari bezala berak egin behar du, ez guk. Egingo dugu guk gero ikusle bezala.
Nork: indezent.2007/01/05 13:38:06.299 GMT+1
Nork: malats.2007/01/08 19:45:10.322 GMT+1
www.blogak.com/malats
Nork: Luistxo.2007/01/15 17:30:18.984 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/
Gidoiaren historioa Arriagarena omen da. haurra zenean eskopeta batekin menditik tiroka aritu omen ziren bera eta lagun batzuk eta batek auto bati egin omen zion tiro. Ez zion eman baina asmatu balute zer gertatuko zen pentsatzen hasi zen eta ideia horri tiraka sortu zen Babel.
Egia esan filmean gurutzatzen diren lau historietatik polittena da haur marrokiena baina nirearekin jarraitzen dut, zati batek ez du pelikula bat ona egiten. Niri gehiago gustatu zitzaidan "21 gramo". Hala ere, zati batekin identifikatua sentitu bazara, logikoa da gustatzea hor baitago zinearen armarik handiena. Hemendik urte batzuetara berriz ikusiko dut eta komentatuko dizut ;)
Nork: indezent.2007/01/15 17:47:16.460 GMT+1
Japoniarrak: errobotak, elkarri ezer esateko ezinduak, drogazaleak... eta Estatubatuarrak?: daudenik eta guapoenak, gehien sufritzen dutenak... baina azkenean zoriona berreskuratzen duten bakarrak. Bestela saldu gura badigute ere, Iñarritu ez da zuzendari independientea ez alternatiboa ez antzeko ezer. Estatu Batuetako bizimodua hobetsi duen Mexikarra dela iruditzen zait. Eta iruzurra egin gura izan digula.
Nork: gotzon.2007/01/16 12:06:02.484 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/17 12:14:01.944 GMT+1
???
Zer gertatu zen ba?
Nork: borthuzai.2007/01/17 12:52:22.506 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Ba niretako aspaldian ikusitako film onenetakoa da… Mun-dia-la. Istoriak kontatzeko modua errepikatzen duela diozue baina hain ondo egiten du… Musikari askok ez dute hori egiten? Woody Allen ez da errepikatzen? Ondo egina badago… Nahiz eta film hau ikusten nahikoa sufritu nuen!
Eta bai, neska japoniarraren istorioa beharbada forzatuegi lotzen du besteekin, baina hain ederra da… Niretako, filmeko onena. Neska diskotekan dagoen eszena hori zoragarria da.
Nire kasuan, beste bost euro ordainduko nuen filma berriz ikusteagatik. Gainera, zorionez, jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izan nuen. Bost puxtarri Iñarrituri, Arriagari eta aktore danei. Azalduko duzue zergatik kritikatzen duzuen Iñarritu, inglesez ondo egitearren?
Ondo segi.
Nork: Mathiasen kopilotua.2007/01/18 19:00:25.486 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/edu
Diskotekako sekuentzia ederra da bai baina sekuentzia ederrak izatea hori ez da nahikoa pelikula mun-dia-la egiteko. Eztabaida hau gusto kontua da eta ez nauzue neretik aterako ;). Niretzako, sin mas.
Eta Iñarritu kritikatzearena, ba bere jarrerarengatik. Trilogiaren kontuak erabat helburu komertzilak dituela iruditzen zait eta lehen filmarekin lortu zuen arrakasta beste modu batera erabili zezakela uste dut, ez Hollywooden postu bitalizio bat lortzeko
Nork: indezent.2007/01/19 09:18:00.372 GMT+1
Agian, historia desberdinak gurutzatzearena agortuta dago, baina pelikula honetako gertaeren artean dauden loturak (sufrimendua, bakardadea eta inkomunikazioa, seme-alabekiko erantzunkizuna... hain inguru desberdinetan), oraindik ere balio dute.
Nire iritziz, merezi duen pelikula (nik 6 € pagatu dizkiat, baina ondo ordainduak)
Nork: Amuitz.2007/02/27 23:46:17.309 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Nork: indezent.2007/02/28 09:22:48.627 GMT+1