Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/25 08:42:41.139 GMT+1

Teilatuak zuri eta portuak itxita: Elurra iritsi da

Iritsi da elurra. Urtero desiatzen egoten naiz lehen elur malutak zerutik erortzen ikusteko. Gustoko ditut bai elurra eta baita gure paisaietan eragiten dituen margo berriak; Dena zuri eta zerua grix, gehinbat, zerua grix. Udako zeru urdinak ederrak izaten dira bai baina, egun hauetako zeruak bezalakorik ez dago; niretzat behintzat. Ez dakit zergatik den baina gertutasuna sentiarazten didate, kontraesankorra bada ere beroak iruditzen zaikit, goxoak; etxeko suaren epeltasunaren antzekoak edo. Beti esan  izan dut broma artean, Vikingoren batek Goierri aldean duela mende pilo bat izandako abenturilla baten emaitza naizela baina horrelako egunetan egitik oso hurrun ez nabilenaren ideia sortzen zait.

Maite dut paisaia hau. Elur malutak koreografia perfektu batean banan bana eroriz doaz leihoko ateraunean, batak besteari permisu eskatzen dio aurrekoaren gainean erortzeko, edukazioz, presarik gabe; baretasunez, lasaitasunez, denbora geldiago joango bailitzan moduan. Agian horregatik gustatuko zait hainbeste, normalean reboluzioz nahiko pasata ibiltzen naiz eta agian, paisaia honek baretu egiten nau, nire reboluzioak moteldu.

Desiatzen egon nintzen hotzak iristeko eta iritsi ziren; desiatzen egon naiz elurra iristeko eta iritsi da. Negua gure artean dago, bere paisaia melankoliko grix zoragarriaz inguratu gaitu eta ni, gustura nago.

Hala ere ez naiz agian hain gustora izango bihar deskarga itxita dagoelako etxera ezin baniz itzuli. Orduan, vikingoaren, elurraren, grixtasun, melankoliaren eta Papa Noelen ama santuan kaka egingo dut eta paisaiaren berotasuna yettiari ipurtzulotik sartuko diot. Ez dakit ze hostia baina horrela ezin da; inoiz ezin egon zerbaitekin erabat gustora! Berriz ere igo zaizkit reboluzioak… kaka.

Nork: indezent.2007/01/25 08:42:41.139 GMT+1
Etiketak: iritziak testuak negua elurra | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

hori betikoa da motel!
gauza bat nahi, ta hori lortzean, bestea nahi eta beste eta bestea....
dagoena aguantatzea besterik ez zaigu gelditzen!
ondo hasi eguna

Nork: Itziar.2007/01/25 09:38:34.276 GMT+1
http://borborka.blogsome.com

Ondo? Uste det unibertsitaten ni bakarrik naula; ni un alma! K injusta es la vida del bekario...

Nork: indezent.2007/01/25 09:40:52.148 GMT+1

Ba nik uste dot bi behintzet bagauezela unibertsitatien, jaja. Eztakitena da zu oindiño hemen zauezan ze ni liburutegire jun nazenien.... Benga lanera! Deja de vagear :-)

 

Nork: Smd.2007/01/25 10:14:51.563 GMT+1

Deskarga, hirea, motel! Lasai geratuko hitzan azken parrafoa idatzita, reboluzioak igota ere.
(eskerrik asko informazioagatik)

Nork: Amuitz.2007/01/25 10:35:35.053 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com

Bai, nik ere biziki maite diat aingeruen kaspa bedeinkatu hau! Batez ere gaur ni etxean gelditzea lortzen badu, presentazio hoi iteko bakarrik juteak e pereza ematen ziak eta! Espero diat klasek suspenditzea, bestela patinaje iten jun beharko diat toterrenoakin, komo un puto loko!!!

PD: zeinen irudi erromantikoa! Liburutegi (barkatu, unibertsitate) huts bat, ezerezaren erdian, eta mutil gazte bat leihotik elur malutei begira... Mmmm... Jeje! Bueno, hi, animo ta eongo gaituk!!

Nork: txomin_hood.2007/01/25 11:45:35.473 GMT+1

Egia,ni neu ere konturatu naiz romantizismoaren paradigma naizela gaur goizean. Hala ere, ate zuri zahartu horretatik neska gazte bat sartuko balitz autoa izorratu zaiola edo esanez... Beno, horrek erromantiko baino gehiago, pelikula porno itsura hartu du ;). Aspertzen jarraituko dut

Nork: indezent.2007/01/25 11:50:27.009 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.