Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/04 08:28:01.458 GMT+1

Testu hau proba bat da

Ematen duenez, Blogak.com honi ere burua joaten zaio noizean behin guri bezalaxe. Joan den ostegunean Arrasateko Politeknikan ikusitako kontzertuaren inguruko posta zintzilikatu nuen blogean baina postari erantzutea ezinezkoa izan da. Mezuak hutsik agertzen ziren eta ezabatu egin ditut. Espero dut arazoa post honetan zentratzea eta hurrengo mezuetan postari erantzutea posible izatea. Horregatik, eta blogosferatik desagertuta dabilen Txomin Hooden ohoretan “Testu hau proba bat da” izenko post hau zintzilikatzen dut, ea erantzutea posible den, izanezkero eskertuko nizueke joan den asteko kontzertuaren inguruko iritziak eskaintzea, interesgarriak badira behinipein eta ez badira… ere bai.

Besterik gabe atzerrian orangutanarena egiten ari diren lagunei eskeini nahiko nieke gaurko eguna. Lehenengoa, Goteborgen hotza pasatzen ariko den Txomin Hood eta bigarrenik, gure Igor Hendrix handia. Argentinoak oso sueltoak izango dittuk baina hik ez diek ezer inbiditan izan beharrik: prest egon daitezela; argentinoak… eta gehienbat argentinak. Ondo ibili!

Nork: indezent.2006/12/04 08:28:01.458 GMT+1
Etiketak: blogak arazoak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Tititititriririririrititit... "bamono, bamono. Kon la mierda en lo pie, lo moko kolgando, lo niño bomitando, k bien no lo pasamo kuando vamo de ecursió"

...Bazen garaia...

Nork: indezent.2006/12/04 08:31:14.261 GMT+1

Aber funtzionatzeiken ba... Kontzertui buruz, zubi hontan durangoa juteko asmoa zeukeat ta ostiralen kontzertue zeok. Diskoare etxealdea ingurau beharko diat.


Nork: kukue.2006/12/04 10:57:43.119 GMT+1

Ba ea gustatzen zaiken, kontzertun behintzat pinta ona zeukian.

Eta gauza bat, behin erantzuten hasi ezkeo ondo eoten dek argibiden bat edo jartzea. Ezautzen ez bagaittuk blog edo web-an helbidea jarri eta ezautzen bagaittuk (hala izango dek) ba "Aupa hi! Josantonio neok" "ondo, zemuz Josantonio" ta listo. Danok gustoa. Ez dek asko eskatzea zeinekin hitzeiten ai haizen jakitea

Nork: indezent.2006/12/04 11:17:35.137 GMT+1

Za, za...kuatro paketez de za!!!

joe txarto dabilela...atzo idatzi nauen eta testua ez da abertzen!!! Hotza pasatzen Txomin...???Ondo berotuta ibiliko da bai!!!jejeje.

"Return" botoia ataskatuta??? Ondion ez dot ulertu ze esan gure zinun!jeje.

Nork: nerediamond.2006/12/04 13:10:06.755 GMT+1

jeje, bale hi, barkauzak, klasetik ai nintzean idazten ta pasa ein zaiak. Kasu hontan Joxantonion deszendentzie nok, Eñaut, hire primoa.

Nork: kukue.2006/12/04 14:53:16.170 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat

Kasualidadea, izen bat esan eta dianan hi. Eske kriston intuizioa zeukiat ;) Ongi etorri, hireare aurkitu diat, lehenengo testue asko gustau zaiek baino hortaz diskutituko diau, ez haiz librauko.

Nerea, zer da return-a ataskauta euki

 

 

t

 

 

ze

 

 

 

a?

 

 

Ba hola idaztea ;)

Nork: indezent.2006/12/04 17:00:24.743 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru