Ederki bizi gara. Badakigu eta onartzen dugu baina hala ere, ez dugu barneratzen pribiligiatu batzuk garena. Telebistan edo aldizkarietan, Afrikan edo Ekialde Hurbilean gauzak nola dauden ikusten dugu, ingurura begiratzen dugu eta gure zorteaz konturatzen gara. Sofan botata nago (ni ez naiz sofan esertzen, bota egiten naiz), lehioa dut ondoan irekita baina ez zait sekula okurritu obus bat etxeko lehiotik sartuko denik nire amaren makrame ederrak izurratuz edo egun batean sukaldeko hozkailua hutsik egongo denik. Pribilegiatu batzuk gara eta ez dugu egitate hau apreziatzen behar lukeen neurrian. Hala ere, kanpora begiratzean konturatzen gara beti gure zorteaz eta honetaz hitz egin nahi dut gaur.
Gaur goizean egunkaria hartu dudanean albiste batekin geratu naiz eta zorte txarreko jendea aurkitzeko hurrenegira joan beharrik ez dagoela ikusi ahal izan dut:
“Un hombre es atropellado cada día en Barcelona”. Gizajoa, ze bizi klase da hori! Egunero auto batek harrapatzen du!? Ez al du maite duen inor, etxean geratzeko esaten diona? Gizarajoa, hezur bat ere ez zaio osorik geratuko. Hala ere, eta ez da bere zaurian (asko izango ditu) behatza sartzeagatik baina… oso azkarra ere ezin du izan. Aizu, niri behintzat haur koxkorra nintzela erakutsi zidaten errepidetik pasatzean bi aldeetara begiratu behar dela! Lehenengo eskubira eta gero ezkerrera, erraza. Honek hori ere ez du egingo, zihur. Edo… agian ingelesa da eta alderantziz begiratzen du, klaro! Horregatik harrapatzen dute. Ba kasu horretan titularra ezberdina izan beharko litzateke: “Un inglés es atropellado cada día en Barcelona por capullo”. Horrela hobeto. Bestela, izua zabalduko litzateke Bartzelonako kaleetan zehar, jendeak beldurra izango luke espaloitik espaloira pasatzean eta inor ez litzateke semaforoez fidatuko! Kaosa Hiri Kondalean.
Hala ere, pena ematen dit, gizon gizarajoa… Gelditu dadila etxean mesedez edo egunen batean akatu egin behar dute. Motz antxekoa da (edo daltonikoa) baina hala ere egunkariko hurrengo orrian aurkitu dudan gazteak baina errespetu gehiago merezi dit: “Un joven de 17 años prueba la cocaina cada 18 horas” benga hi, hori hire amari sartuko diok. Probatu lehenengoa bakarrik egiten dek, hurrengoak por bizio dittuk. Lotsagabea…
Erantzunak
Nik uste nuen horrelakorik Prometeo jainko greziarrari bakarrik gertatu zitzaiola.
Gizkiari sua emateagatik Zeusek mendi garai bateko kobazuloan lotu zuen eta, zigor bezala, egunero arrano bat joaten zitzaion bisitan eta gibela jaten zion. Gauen gibel berri bat sortzen zitzaion, baina hurrengo egunean ere hantxe azaltzen zen arranoa gibelaren bila.
Zu lasai Indezent, zuri eta niri horrelakorik ez baitzitzaigun gertatuko, asteburu hau eta gero arratoiak ere ihesik aterako bailirateke gure gibela usaituta.
Nork: bewater.2006/12/04 19:18:43.370 GMT+1
http://bewatermyfriends.blogspot.com
Ia lo he pillau eh
jejeje!
Portzierto noiz zan komentau sostazun lehiaketa hori bideo montajiena egun baten eta rollo guzti hori? Ez da inobe animetan???
Nork: nerediamond.2006/12/04 20:54:22.582 GMT+1
Nork: zuri-zuri.2006/12/04 21:33:51.979 GMT+1
Nork: zuri-zuri.2006/12/04 21:36:09.793 GMT+1
Nork: txomin_hood.2006/12/05 02:18:07.172 GMT+1
Ba bai, aurrekon Beñatekin hitzeitten eon nintzen ta izena emateko fetxa pasa da, mala suerte. Hurrengo urten al liogo eon behar.
Txomin!! lasai, relajau eta akordau zu han exotikoa zeala (zerbait esateatik). Zemuz dijozte gestiok handik zerbait tipikoa ekartzeko (una sueca vamos)?
Nork: indezent.2006/12/05 08:07:25.085 GMT+1
Nork: indezent.2006/12/05 08:08:25.120 GMT+1
"La hosteleria de Gipuzkoa pronostica un lleno casi completo durante el 'puente'"
Ze hostalaritzataz hari dituk? Gipuzkoa kostara bakarrik limitatzen diate? Eta herri txikietako hostalaritza ez al da Gipuzkokoa?
bakarrik neokkkkkkkkkkkkkkk!
Nork: i eme.2006/12/05 14:04:32.506 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2006/12/05 14:12:44.019 GMT+1