Gabon gogorrak izaten ari dira eta orainarte ez dut idazteko tarterik aurkitu. Zertan ari dira bihurtzen Gabonak? Juerga besterik ez dago, erritmo honetan gurekin amaitu behar dute, erruki pixka bat mesedez. Eskerrak gazteak garen... beno, gazte gazteak... Igor Hendrixek 25 urte bete behar ditu hurrengo astean eta hurrengoak gu izango gara, adinak ez du errukirik behintzat.
Hala ere, badira gu baina gazteagoak gure herrian. Atzo youtuben nebilela, bilatzailean "Beasain" jarrita honako honekin aurkitu nintzen. Agian ez naiz herriko "gazteak" ibiltzen diren lekuetan ibiliko baina hauek ez ditut ezertaz ezagutzen. Egia esan, ez nekien gure herrian kontu hauekiko horrelako zaletasuna zegoenik ere. Kontua da flipatuta utzi nautela baina ez dut juiziorik egingo. Ziur gu, beraien garaian okerragoak ginela. Zuek esan... baina zahartzen ari gara. Pentsiorik iritsiko ote zaigu??
Erantzunak
ni ere ez neok atrebitzen juizio bat emititzen...
Nork: i eme.2007/01/03 23:45:17.201 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Ahal izango bagenu pentsioa kapitalizatu, eta gaurko egunez kobratu, badaezpada!
Nork: Amuitz.2007/01/04 10:10:05.558 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Nork: bewater.2007/01/04 11:00:48.500 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
Aupa Mikel,
kazetaria naiz eta zurekin hitzegin nahi dut euskal BLOGen munduari buruzko erreportajea egiteko.
Erantzungo didazu mesedez, lehen bait, nire e-mailera?
izangazte@hotmail.com
Nork: Oihana.2007/01/04 12:59:42.031 GMT+1
Nork: kukue.2007/01/04 14:16:18.766 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: Itziar.2007/01/04 14:21:10.394 GMT+1
http://borborka.blogsome.com
Gertatzen dena da horrelako gauzak grabatu eta interneten jartzen direla orain.
Punky garaiak ez ziren askoz hobeagoak izango ba...
Nork: iturri.2007/01/04 15:21:51.302 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nork: indezent.2007/01/04 16:46:23.173 GMT+1
Ta gauza bat dek "gaiztakerie" eittea, ta bestea behar bezain inutile izan ta gañea danan aurpegik ikusteittuken bideo bat interneten publikatzea, hoi iruitze zaiak benetan patetikona.
Hi Mikel, lasai eon hai, ni karrefurreko kajero izanezkeo karneta eskauko niala ;)
Nork: kukue.2007/01/05 00:41:59.565 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: bewater.2007/01/05 02:55:27.533 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater
jo! Berandu iritxi naiz! Baina beno, erabat ados indezentsekin. Nere ustez baitare azken baten hoi dek kontue. Eta ez diela elizako atea pintatzeik nai? Ba kentzeko atea, kabendio! Daño kolateral! :-)
Aquí ando, rapeando y hipitihop escuchando!
Gora XXI. mendeko gazteak!
Gora XXI. mendeko bertsolariak!
Nork: borthuzai.2007/01/05 07:25:56.657 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: kukue.2007/01/05 09:59:38.777 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
Nork: Olentzero.2007/01/08 16:33:38.796 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/08 17:44:12.856 GMT+1
Ooooooooh... ze pena. Gure beasaindar raperoak bere bideoak kendu ditu youtubetik. Lastima da beste bat zuelako bere etxeko leihotik hiriari kantatuz.
-improbisazion, sobrebolando la ciudad komo un halkon...
Lastima baina gabe geratuko gara
Nork: indezent.2007/01/09 12:47:28.828 GMT+1