Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/03 21:14:43.439 GMT+1

Where The Wild Things Are, Spike Jonze eta Arcade Fire

Trailerra ikusi bezain pronto sartu zitzaidan gogoa Where The Wild Things Are filma ikusteko. Spike Jonze zuzendari amerikarraren azken lana da eta “Being John Malkovich” eta “Adaptation” bezalako filmeen ostean, kontuan hartzeko tipoa iruditzen zitzaidan.

Where The Wild Things Are haurrentzako liburu batean oinarritua dago. Berez, Maurice Sendak idazle amerikarraren berrogei orriko liburuxka bat besterik ez da baina Jonzek, ausardia osoz, luzemetraia bat egiteko erronka hartu zuen.

Bertan, haur bat guztiok barnean ditugun munstroekin topatzen da haserraldi baten ostean eta hauekin elkarbiziz bere arazoak gainditu eta handia egiten hastea lortzen du. Egia esan, gustatu zitzaidan. Bai bisualki (monstruoak kaña bat dira) eta baita barnean sortarazi zizkidan sentsazioen aldetik (gazi-gozoak).

Erabat gomendatzen dut filma baina egia esan, ez da filmea bera post hau idaztera bultzatu nauena. Horren erruduna, bertako soinu banda izan da. Jonzek bideoklip zuzendari moduan hasi zuen bere ibilbidea (erabat gomendagarria Spike Jonze: The Work Of Director DVDa). Jatorri hauek kontuan izanda erabat ulergarria da bere filmeetako musika, asko zaintzen duen faktore bat izatea.

Soinu banda honetan Karen O And The Kids taldeak darama pixu nagusia (izugarria All is Love kantua entzutean ileak puntan nola jartzen zaizkizun filmea gogoratuz). Hala ere, filmeko kantu nagusia beste bat da. Arcade Fire taldearen funeral diskatik ateratako Wake Up da eta berari esker, entzuna nuen baina harreta gehiegi eskaini ez nion talde berri batez gozatzen hasteko aukera izan dut. Hementxe duzue:

Nork: indezent.2010/03/03 21:14:43.439 GMT+1
Etiketak: klipak arcade_fire kritikak where_the_wild_things_are musika spike_jonze zinea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

joder, ez diat kontrastatu, baino bideoko sonidoa ez dek direktokoa, ezta? diskokoa baizik, ezta?
http://www.youtube.com/watch?v=1-wEBmLht5g

Nork: borthuzai.2010/03/04 22:07:42.611 GMT+1
http://www.blogak.com/antzigarra

Ematen dikenez bai, diskako dek. Emateik bideoklip ofiziala dekela. badakik hoitan diskako soinua sartzen dela normalean.

Nork: indezent.2010/03/05 11:32:30.923 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru