Lanera iritsi eta betiko moduan korreoa ireki dudanean Bilbo alde haietan nirekin ikasi zuen eta noizean behin blog honetan sartzen den nerbioxen mezu batekin topatu naiz. Izenburu enigmatikoa zuen benetan, liburue. “Ez zait ba garai batean itzuli enion liburu batenbat eskatzen arituko?” “Espero dut azken momentuan egin behar izan genuen lan hartarako erditik zatitu genuen (literalki, guraize ta guzti) liburu harren nire erdia eskatzeko bezain lotsa hain gutxi ez duela izango…”
Ba ez. Mezuko protagonista zen liburua Susa argitaletxeak argitaratu berri duen eta Martxoak 15ean aurkeztu zuten Harkaitz Zubiri Donostiarraren Zakur Kale ipuin bilduma da.

Harkaitz Zubiri Grostarra ere gurekin ibili zen ikasten (beno, ikasi ikasi berak bakarrik egiten zuen) eta egia esan poza eman dit liburu bat idatzi duela ikusteak. Ez nekien idazteko zaletasuna zuenik baina bai lanerako jarrera egokia zuena eta ez dut uste behin lanean hasi ezkero proiektuak erdi bidean uzten joaten den horietako bat izango denik. Lehen lan hau argitaratu du behinipein donostiar gazte honek baina ni ez naute erabat konbentzitu… gaztea? Hi Harkaitz, edozer gauzari deitzen die gazte! Beno, nik behintzat irakurri behar diat liburua eta gainontzekoei gauza berbera gomendatzen dizuet. Zorionak aittona!
Erantzunak
Nork: bewater.2007/03/21 01:34:45.550 GMT+1
Nork: indezent.2007/03/21 09:08:27.609 GMT+1
Nork: gorka.2007/03/29 19:09:56.378 GMT+2
Nork: indezent.2007/03/30 08:59:49.375 GMT+2