Ciclogenesis Explosiva! (Ziklogenesis Leherkorra euskera jatorrean). Besterik ez dut irakurri azken egunetan egunkari guztietan. Eta zer ote da? Peter Jacksonen azken filma? (ez hori Lovely Bones da, ikusi beharrekoa…). Agian Death Metal talde finlandiar berriren bat dugu… Ez dakit ba… Egia esan, izen horrekin ederki geratuko lirateke kontzertuetarako kartelak. “Hi, zeinek jotzen dik gaur? Borraska Atlantikak lehendabizi eta Ciclogenesis Explosivak gero… Egurra!”.
Badakit! Gaixotasunen bat izango dugu, zerri horietako bat, larrutan segurtasunik gabe egin ondoren harrapatzen duzun horietakoa… Mmmm… Ez dakit ordea hori explosiboa edo kistikoa izango litzatekeen… Azkure asko sortuko luke, hori seguru.
Ba azkenean horrelako ezer ez. Ziklogenesis Leherkorra fenomeno metereologikoren bat omen dugu eta izugarrizko haize boladak sortzen omen ditu. Alertak alerta, asteburu honetan gure inguruan ikusitakoaren ostean, brometarako kontua ez dela onartu beharrean gaude... (ordubete tabernan argirik gabe. Hori bai, kañeroak martxan… eskerrak!).
Hala ere, hurrengo batean, nahi dutena jendea lasai egotea bada, mesedez, beste izen bat jarri. Hori bai, egunen batean musikara itzultzen banaiz (ez dut uste ez musikak eta ezta zuek ere hrrelakorik nahi duzuenik…) nire taldeak Ciclogenesis Explosiva izena izango du, bai jauna!


Erantzunak
Nork: Demonocrazy.2010/03/01 21:25:31.551 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
Ona argazkia! Post laguntzeko lapurtuko dizut askoz egokiagoa da eta.
Eta bai, gero saldu egin ziren. Hala ere, nik lehenagotik ezagutzen ditut, maketa bezalakorik ez dago...
Nork: indezent.2010/03/01 21:54:08.765 GMT+1
P.d. Eta leherkorra izateko!!!
;)
Nork: piban.2010/03/01 23:09:54.636 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa
Arrazoi guztie daukek. Gainea, kontun izanda ni kantarie nituala entzulentzako putada hori sahiestuko geneikek eta bistantzako hobe izango zian.
Oaingo hontan managerra izango neok... Zintia bat bilatzea besterik ez zaiguk falta ;)
Nork: indezent.2010/03/02 09:52:21.413 GMT+1
Nork: Demonocrazy.2010/03/02 21:24:33.582 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy