Gipuzkoako Bilduk bonba askatu du gaur. Aspaldi ikusten genituen B52 bonbardero berde eta partehartzaileak gure gainean hegaka eta bagenekien egunen batean gure gainean askatuko zutela inposizioaren bonba. Eta askatu dute azkenean. Gaur bertan eskaini dute prentsaurrekoa eta orain bai, egia da, atez-ateko zabor bilketa sistema martxan jarriko dute Gipuzkoako herrietan.
Hasiera batean amorrua sentitu dut. 5. edukiontziaren erabiltzailea naiz, reziklatzailea beraz eta eragozpen asko ikusten nizkion eta dizkiot oraindik atez-atekoari; zakarra portal aurrean, espaloiak zintzilikarioz josita, zaborra jaisteko egun zehatzak, usainak…. Zergatik ordaindu behar dut nik besteak alper batzuk direlako?
Hala ere, onartu beharrean nago ez dudala sistema gehiegi ezagutzen. Beno, egia esango dizuet, bat ere ez. Medio ezberdinetan edo jendeari enztundako besterik ez dakit. Aldi berean ordea, Usurbil edo Oiartzungo lagunek ongi hitz egin didate sistema berriaz; Azkenean, ez da hainbesterako diote.
Argazkia: Goiena.net
Gaur, lanerako egin behar nion elkarrizketa bat zela eta, Sasietako Lehendakaria den Lazkaoko alkartearekin hitz egiteko aukera izan dut eta dexente lasaitu nau sistemaren inguruan. Honek ere hainbesterako ez dela dio eta azkenerako erosoa ere ba omen da. Horretaz gain gainera, %80a birziklatzera iritsiko omen gara. Ez dut ezer sinestuko ikusi arte baina atez-atekoaren kontrako ahoitsei eman diedan sinesgarritasun bera eman beharko diot berari gutxienez ezta?
Lasaitu egin nau beraz, sistema berriak nire bizitzan, gure bizitzetan suposatuko duenaren inguruan baina amorrua barnean izaten jarraitzen nuela konturatu naiz solasaldia amaitu ostean. Orduan, nire amorrua beste leku batetik zetorrela konturatu naiz.
Azken bi hauteskundeetan bai Bilduk eta baita Amaiurrek ere, partehartzea, herri galdeketak, zubiak eta herrigintza izan dituzte hizpide eta jarrera horrek, itxaropena eman zidan zer nahi duzue esatea (nahiz eta beste gauza natzuk gehiegi ez konbentzitu…). Ez dute boterea sekula ikutu, gauzak beste modu batera egingo dituzte esaten nion nire buruari.
Baita zera ere! Ez herri galdeketarik, ez partehartzerik eta ez hostiarik ere! Erabakia bakarrik hartu dute, gai polemikoa zela jakinda ere (hainbeste kostatzen al zen dekretazoaren aurretik plaza pixka bat atontzea?). Zaborraren dekretua sinatu dute eta ez diote inori galdetu. Hauek ere, beste alderdi guztiek bezelaxe, batzuetan herriak zer behar duen herriak baino hobeto dakitelako.
Hemendik bi urtera agian atez-atekoaren jarraitzaile sutsua izango naiz eta urte batzuk atzera sitema berriaren inguruko ezjakintasunak itsutzen ninduela onartuko dut. Nork daki? Sekula ordea, ez zait zuzena irudituko partehartzea eta herri galdeketak saldu ostean, erabakiak dekretuz hartzen hastea. Are gehiago jendearen asperdurara eta ezinegonaz baliatu bazara bidean.
Niri behintzat, iruzur egin didazue gaur. Edukiagatik baino gehiago, moduengatik. Gaur, zuek ere politikoak zaretela frogatu didazue eta alderdi sisteman geratzen zitzaidan itxaropen apurra akabatu duzue. Mila esker!

Erantzunak
2) Arrazoi izango duzu seguraski Ezker Abertzaleari egindako kritikan baina, egia esan, zerbait derrigortzekotan eta dekretazoz ezartzekotan, horrelako gauzak ezarriko nituzke, ingurua zaintzea ez litzateke aukera bat izan beharko, derrigorrezko behar bat baizik. Eta inguruarekin jasangarriagoa den zabor zerbitzua ezartzea bide horretatik doan zerbait dela uste dut.
Ez da berdina sekulako despilfarroa dakarren tren bati buruz edo zabor zerbitzu "ecofriendly"-ago bat ezartzeari buruzko galdeketa bat egitea. Baina bai, seguraski galdeketak egitearena normalizatzen joatea ez litzateke batere txarra.
Nork: telly.2012/02/22 20:52:03.098 GMT+1
testicularsoundexpress.wordpress.com
Buenooooo! Bizi direnak agertzen direla!
1) Espero dut diozun guztia egia izatea eta gure etxe inguruetan arazorik ez suposatzea. Esan bezala, darabilen bat baino gehiagok esan dit sistema ona dela eta nik idea putarik ez dut beraz, ikusi beharko.
2) Noizbait asmatu beharko dute ezta? Benetan, klase politikoaz eta dute klase gutxiaz kokoteraino nago...
Nork: indezent.2012/02/22 21:23:22.620 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Helburua ez da atez ateko sistema jartzea, helburua %80a berziklatzea da , eta oraingoz emaitza horiek lortu dituen sistema bakarra atez atekoa da.
Nork: Thedezents.2012/02/23 10:54:09.898 GMT+1
Nork: indezent.2012/02/23 11:09:45.313 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Nork: piban.2012/02/23 13:23:55.277 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa
Bestalde, ez naiz igarlea, baina esango nuke herriz herri errepikatuko dela errauskailuaren aldeko alderdien zarata, zuk egin duzun kritika zintzo honekin inolako zerikusirik ez duena. Joan prestazen beraz Atez Atekoari buruzko gezurren ranking bat osatzeko. Edo hobe, irakurri behekoa, eta joango zarete esaten ea imajinazio handiagoa ote duten oposiziokoek.
http://argia.com/erredakzio-mahaia/urko-apaolaza/2012/02/23/atez-atekoaz-hamar-gezur-handienen-rankinga/
Nork: Gorka Bereziartua.2012/02/23 17:08:00.097 GMT+1
http://www.argia.com/boligrafo-gorria
Nork: indezent.2012/02/24 18:12:01.095 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents