Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/01 03:14:50.552 GMT+1

Atom Rhumbak diska berria kaleratu du

Atom Rhumba taldea bizkaitarrak diska berria kaleratu du. Beraien bosgarren lanak Amateur Universes du izenburu bezala eta 12 kantuz osatuta dago. Oihuka disketxearekin atera duten lehen lan honetan entzuleek kantu borobil eta osatuak aurkituko dituzte. Rocka da nagusi, baina 50eko eta 60ko hamarkadetako Amerikako musika beltzaren eragin handia duela esan daiteke.

CD formatutik aparte biniloan ere aurkitu daiteke beraien lana. Atom Rhumbaren arma potenteena zuzenekoa da, bertan erakusten baitute ze nolako indarra eta sendotasuna duten.  Urtarrilean hastekoak dira diska aurkezten eta kontzertu ugari emango dituzte. Ahal izanez gero gerturatzea gonbidatzen zaituztet!

Hona hemen Eitb Kulturan ageri zireneko erreportaia. Sartu eta ikusi!

http://www.eitb.com/eitbkultura/destacado.asp?hizk=eu&id_fitxa=136597

 

 

Nork: nere.2006/11/01 03:14:50.552 GMT+1
Etiketak: rhumba atom | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hementxe dugu sareko erregina, fotologa eta bloga konbinatzen, ez da gutxi. Segi biei kaña ematen, animo!

Nork: indezent.2006/11/02 02:58:08.452 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.