Azaroaren 10ean, HUHEZIn beste ekitaldi bat eduki genuen. Estreinakoz, Berrriako estilo liburuaren aurkezpena izan genuen unibertsitatean. Aurkezpena egitera, Irene Ararrats etorri zen. Historia ikasi zuen Donostian. Euskaldunon Egunkarian zuzentzaile lanetan ibili zen dozena bat urtez, eta Berriako sorreran parte hartu zuen. Gaur egun, bertako euskarako zuzentzailea da eta estilo liburuaren koordinatzaile lanetan aritu da.
Berria, orain dela hiru urte sortu zen Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondorioz. Eta gaur egun euskarazko egunkari bakarra da.
Komunikabide bakoitzak, bere nortasuna duela esan zigun eta Berriako estilo liburuan, mundu ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntz eredua biltzen direla azaldu zigun.
Estilo liburua oso praktikoa da. Bi helburu garrantzitsu dituela esan zigun: batetik, dudak eta zalantzak argitzea, eta bestetik, idazteko baliabideak lantzea. Idazteko arauak, bigarren mailakoak direlarik, horretaz Euskaltzaindia arduratzen baita. Eta komunikazio garbiaren apustua egin dute.
Estilo liburua, ez da arau bilduma bat, komunikazio argia eskaintzen du, idazkera erakargarriaz, ongi idaztea kazetarien eginbeharra baita.
Liburua atalez osatuta dago: deontologia, interpretatzeko gakoak, idazkuntza, ortotipografia, onomastika eta hiztegia.
Oso garrantzitsua iruditu zitzaidan zera esan zuenean: kazetariak idazten dutenean, irakurlearekin gogoratu behar direla, aurkezle bat ikuslearekin gogoratu behar den bezala edo irratiko esataria entzulearekin oroitu behar den bezala. Askotan horrekin ahaztu egiten garela pentsatzen baitut.
Kontutan hartu beharreko beste puntu bat, ondorengoa da: ondo idazteko, asko irakurri behar dugula. Eta euskaldun zaharrak ondoan edukitzea altxor bat dela ere esan zuen.
Eta Irenek esan zuen esaldi batekin bukatuko dut: “idaztean ahalegindu eta irakurtzean gozatu”.


Erantzunak
Nork: Bartu.2006/11/26 16:10:42.535 GMT+1
Aupa!
Jo, Leire, eskerrik asko zure aportaziñuaatik!
Ondo segi ;o)
Nork: Amaiatxin.2006/11/27 15:22:10.595 GMT+1
Nork: Nahikari.2006/11/28 14:55:59.291 GMT+1
http://www.goiena-net/blogak/begietatik
Nork: Joxe Aranzabal.2006/12/28 17:21:30.607 GMT+1