Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/07 14:55:51.737 GMT+1

Literatura Web 2.0 erara

Jadanik, badauzkagu literatura irakurtzeko beste modu batzuk. Lehen, liburuak irakurtzeko, liburu hori erosi edo liburutegian bilatu beharra izaten genuen. Gaur egun, ordea, Missourinko institutuan esaterako, South Valley Jr High, Liberty, herrian, literatura irakurtzera jendea bultzatzeko modu berri bat jarri du abian, Eric Langhorst, bertako historiako irakasle batek.

Institutuko ikasle guztiek, Path Hughes idazleak idatzitako, Guerrila Season, liburua irakurri beharko dute.

Eric Langhorst-ek diru laguntza bikaina lortu du, 5000 dolarretako laguntza, hain zuzen. Bertako ikasle guztiek, gurasoak eta komunitateko kideek ere liburuko ale bana eros dezaten. Baina, nire ustez egin duen gauzarik garrantzitsuenetarikoa, ondorengoa da: irakurketa kolektibo bat egiteko sortu duen bloga.

Blog horretan, edozeinek parte hartu ahal izango du, baina aurretik irakasleak eta liburuaren idazleak, komentario hori blogean idaztea onartu beharko dute, irainik… egon ez daitezen.

Azken proiektu bezala, hauek dira egin ditzaketen lanak: poema bat idaztzi dezakete liburuak landutako gaiaren inguruan, eleberriari bukaera alternatibo bat idaztzi diezaiokete, poster bat diseinatu dezakete liburua zinemaratzen dutenerako, elkarrizketa bat egin diezaiokete liburuko pertsonaia bati, bederatzi paneleko komiki bat egin dezakete bertan  liburuaren eszena bat agertuz edo beste azal bat diseinatu diezaiokete liburuari.

Proiektu hau, oso interesgarria iruditu zait. Batetik, adin guztietako jendea irakurtzera bultzatzen duelako, eta bestetik, modu original eta desberdina delako, jendearen parte hartzea, gainera, handiagoa izango dela iruditzen zait modu berri bat delako.

Beraz, badakizue, teknologiak aurrera egiten duen heinean, gu ere modernizatzen joan behar gara eta aspaldidanik modu tradizional batean egiten ziren gauzak, gaur egun, beste modu batetara egiten hasi gara. 

Goazen bada, aurrera teknologiarekin batera!

Nork: amaiatxin.2006/11/07 14:55:51.737 GMT+1
Etiketak: blog web literatura 2 0 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatu bat egiteko?

Nork: Joxe Aranzabal.2006/11/11 16:10:14.409 GMT+1

Aupa Joxe!

Ba Eduardo Mendozan El laberinto de las aceitunas proposatuko neben holako irakurketa bat itteko. Oso liburu entretenigarrixa iñ xaten, desberdiña dala esango neke eta misterioz beteta dau. Animau eta irakurri zuek be liburu hori!

Nork: Amaiatxin.2006/11/22 11:04:20.670 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.