Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/06/17

4 elgoibartar, Lakuntza-Aralar mendi-lasterketan

Ekainaren 17an 334 lagunek hartu zuten parte Lakuntza-Aralar mendi-lasterketa gogorrean, eta tartean, 26 neskak. 28 km eta erdiko ibilbidean, hainbat gain igo zituzten korrikalariek, eta Irumugarrieta mendia izan zen puntu gorena: 1.431 metroan. Ionut Zinca eta Nerea Amilibiak irabazi zuten lasterketa. Elgoibarko lau kide izan genituen, mendi-lasterketetan benetan zailduak eta oso denboraldi ona egiten ari direnak: Jon Revert (Urgaziko kidea), David Conde, Xabier Bergaretxe eta Unai Narbaiza. Azken horrek min hartuta lasterketa utzi behar izan zuen. Hona hemen sailkapena eta denborak:

Postua Izena Denbora
30 Jon Revert 02:34:24
31 Xabier Bergaretxe 02:34:24
35 David Conde 02:36:54

Sailkapen osoa: http://www.lakuntza-aralar.com/

Posted by: loramen.2007/06/17
Tags: | Permalink | Comments (4) | References (0)

Comments

Laisterketa horretan Xabier Bergaretxe elgoibartarrak ere hartu zaban parte, Jon Reverten denbora berian bukatuz. Unai Narbaiza, jaixotzaz Eibartarra dan elgoibartarra ere bertan izan zan, baina erretirau in bihar izan zaban, txorkatilako mina dala ta.

Posted by: Andoitz.2007/06/20 14:01:29.489 GMT+2

Posted by: ainhoa.2007/06/20 14:07:00.615 GMT+2

beti gertatzen da berdina! eta beiratu nuen e! baina oraingoan BERBARETXE jarri dute, horregatik ez nuen ikusi. gainera, beti nabil eskatzen herria jartzeko baina ez dutenez jartzen ba oso zaila da denak kontrolatzea. dena den, eskerrik asko!

Posted by: ainhoa.2007/06/20 14:10:33.369 GMT+2

Zorionak Ainhoa horren azkar erantzutiarren. Hala da bai, Berbaretxe jartzen zaban, ta horrela zaila Xabier Bergaretxe topatzia.

Segi horrela!

Posted by: Andoitz.2007/06/20 14:58:19.875 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco