Atzo, ekainak 7, Ondarroako triatloia izan zen, olinpikoa (1,5-40-10). Parte-hartzaile kopurua ikaragarria izan zen, Zarauzko triatloia ate-joka baitago: 237 mutil eta 21 neska. Jaimie Rhodesek aurrea hartu dio Hektor LLanos adituari eta lasterketa irabazi du (1:59:26). Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares izan da azkarrena (2:17:19).

Lasterketan Urgaziko bi kide izan ditugu, Ibon Gabilondo eta Imanol Rodriguez. Ibonek Ondarroako triatloi honekin hasi du denboraldia eta sasoi-puntu onean dagoela frogatu du.
Postua
|
Izena |
Denbora |
24
|
Ibon Gabilondo
|
2:11:43
|
70
|
Imanol Rodriguez
|
2:17:43
|
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/ondarroa_archivos/MASCULINA.pdf
Erantzunak
Argazki gehiago
Nork: uri.2008/06/11 20:26:58.781 GMT+2
http://alarabitriatloi.blogspot.com/