Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/30

Donostiako maratoia: hunkigarria

Gaur, azaroak 30, Donostiako maratoi handia izan da. Eguraldi hotza, euria eta haizea, korrikalarien amesgaiztoa izan da gaurkoa. Baina lasterkariek hortzak erakutsi dizkiete eguraldiari, eta 3000 lagun inguru atera dira kalera, 42 km korrika egitera. Abdelkedir Lamachi marokoarra (2:15:14) eta Ana Casares (2:37:20) triatleta nafarra izan dira garaileak.


Elgoibartik 19 lagun izan dira lasterketan. Guztiei zorionak eman nahi dizkiet bihotz-bihotzez, baina bereziki Urgazi triatloi taldeko lagun min bati; Javi Fernandezi, alegia. Javi ez da kirol bakarreko gizona, kirol guztiak gustatzen baitzaizkio (triatloia, surfa, mendia...). Ez da batean bereziki nabarmentzen, eta guztietan irribarrea ezpainetan duela helmugaratzen da. 2008a urte bikaina izaten ari da berarentzat: Lekeitioko triatloia, Zumarragako  mendi lasterketa, San Migeleko igoera, Nahaste Borraste, Karakateko igoera, Kosta trail zeharkaldia, Eibarko duatloia, Zakila Bira, Plaentxi-Bergara, Zumaiako herri lasterketa, eta abar. Gaur asko sufritu duela esan dit, hunkituta ere ikusi dut, eta barreneraino iritsi zait bere sentimendu hori. Maratoia, fisikoa baino gehiago buruko lasterketa gogorra baita. Kirolean burugogorra, konstantea  eta zoriontsua izatea, horiek dira Javiren gakoak horrenbeste garaipen txiki lortzeko. Kirolarion blog txiki honetatik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiot lagun honi, horrenbeste ordutan elkarrekin ibiltzen baikara korrika eta batez ere bizikletan. Zorionak bihotz-bihotzez!

Postua

Izena

Denbora

48

jose antonio ruiz

02:37:04

254

Jon revert

2:54:35

673

jesus mari agirretxe

03:07:12

799

danel fernandez

03:10:32

808

mariano lopez

03:09:30

949

eduardo uribe

03:13:01

1000

Javi fernandez

03:15:57

1256

berex ortiz

03:22:03

1257

david soto

03:22:03

1555

ignacio perez

03:28:13

1848

modesto cid

03:36:30

1882

juan jose gurrutxaga

03:37:45

2145

tomas gonzalez

03:48:18

2149

maria pilar arriola

03:48:34

2150

asier arrieta

03:48:35

2183

tomas angel azpeleta

03:49:08

2381

unai narbaiza

03:58:44

2487

mikel arriola

04:09:22

2619

xabier elustondo

04:31:10

Sailkapen osoa: www.maratondonostia.com

Nork: loramen.2008/11/30
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak parte hartu duten denoi, benetan miresgarria da egin dezutena. Ni, maratoian lasterka egitetik nahiko urrun nabil (oraingoz, nahiko det 20km-rekin), baina zuek ikusita, motibazio ikaragarria ematen didazue. Zorionak bene-benetan! Ia datorren urtean, Pilarrez aparte, beste emakumerik animatzen den. Ni behintzat, saiatuko naiz.

Izango al degu aurten San Silbestrerik?

Nork: korrikalari.2008/12/01 20:11:53.185 GMT+1

Urgaziko kide izan behar al da mezuak jartzeko?

Nork: korrikalari.2008/12/05 19:57:07.634 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru