Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/20

Ibon Gabilondo, triatleta onena

Joan den ostegunean, abenduak 20, Elgoibarko kirolari onenen sariak banatu zituen Kirol Patronatuak. Futbol hezkuntzari buruzko mahai-inguru interesgarri baten ostean, Elgoibarko hainbat kirolariri omenalditxoa egin zitzaien. Triatloian, Ibon Gabilondori eman zaio aurten garaikurra.

Kirol Federatuen sariak

Urgazi Triatloi Taldean bozketa egin genuen eta nabarmen gailendu zen Ibon. Besteak beste, 2007ko duatloi-triatloi denboraldiko proba asko egin ditu Ibonek, emaitzetan oso erregularra izan da eta Zarauzko triatloi handian 25. postua lortu du.

Hauek dira 2007an lortutako postuak, duatloi-triatloietan:

Proba Postua
Oñatiko duatloia 21
Arrigorriagako duatloia 13
Eibarko duatloia 14
Mimizango triatloia 18
Zarauzko triatloia 25
Lekeitioko triatloia 20
Zumaiako triatloia 7

Zarauzko triatloia

Triatloian buru-belarri aritzeaz gain, errepidean nahiz mendian, lasterketa askotan ere hartu du parte Ibonek, eta herriko ia lasterketa guztietan ere izan da: Karakateko igoeran, San Migeleko igoeran, Nahaste Borrasten, etab.

Nahaste Borraste Horregatik guztiagatik, zorionak eta eutsi goiari!

Lotutako berriak: http://www.elgoibarren.net/content/view/642/1/

Nork: loramen.2007/12/20
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nire partetik Urgaziko taldekide guztieri eskerrak ematea sari honengatik. Datorren urterako pilak kargatu garai hauetan eta ea datorren urtean Urgazi taldea gorago eramaten dugun denon artean.

Milesker,

Ibon Gabilondo

Nork: ibon gabilondo.2007/12/24 13:32:43.995 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.