Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/26

Igandean, hilak 31, I. San Silbestre lasterketa

Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa izango da lehenengoz Elgoibarren. Urgazi Triatloi taldeak 5km inguruko ibilbide errazean antolatu du lasterketa herrikoia. Ahalik eta jende gehien biltzea da asmoa, lehia bultzatzeko baino gehiago urtea kirola eginez agurtzeko. Izena ematerakoan ez da ezer ordainduko eta saririk ere ez da izango. Dena den, amaieran jakiak eta edariak izango dira lasterkari guztientzat. Animatu eta hartu parte! (Urgazi Triatloi Taldeak ez ditu bere gain hartuko lasterketan gerta litezkeen istripu eta gainerako gorabeherak, eta lasterkari bakoitzak bere ardurapean hartuko du parte)

Urgazi Triatloi Taldea

Nork: loramen.2006/12/26
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta nundik izango da lasterketa?

 

carlos

Nork: .2006/12/27 15:16:12.037 GMT+1

Aupa Carlos! ondo etorri bloggera! aurreko mezuan jarri genun ibilbidea, ez duzu ikusi? hauxe da dena den:

Irteera: Plaza Handia

San Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Kiroldegia-IMH institutura jaitsi-San Lorentzoko bide “zaharretik” Ibarreneako baserrira-Ezkerrera hartu eta San Lorentzoko bide “berritik” errepideko bidegurutzeraino-Albitxuriko aldapatik enpresagunera-Melitongo zubira jaitsi-Artetxe kalea-Maalako parkea-San Frantzisko kalea-San Bartolome kalea.

Helmuga: Plaza Handia

igandera arte! ondo segi,

ainhoa

Nork: ainhoa lendinez.2006/12/27 15:35:12.936 GMT+1

Eskerrik asko Ainhoa.

Neuk behintzat hor egoteko nire planak aldatu ditut eta beste herri batera joan beharrean Elgoibarren egongo naiz. Ah, eta orain arte lasterketan ibili ez diren lagun batzuk ere animatu dira elkarrekin juteko.

Igandean ikusiko gera!

Nork: .2006/12/28 09:02:55.391 GMT+1

Ez dakit nor zaren baina..pozten naiz!
igandera arte beraz,

ainhoa

Nork: ainhoa.2006/12/28 09:04:52.774 GMT+1

hau da hau inbentoa internet hau!

Igandean kaso egingo dizut, ezagutzen gera eta.

Nork: .2006/12/28 12:10:41.761 GMT+1

iepa Ainho!

igual nik ulertzen ez detela da baina, ustet akats bat daola ibilbidian deskribapenian. Jartzen dezu san antolinetik artetxeruntz jun ta gero txarriduna atzetik pasau bidala ARTETXERUNTZ. Holan da?

Nork: .2007/12/05 16:23:49.371 GMT+1
#bitakora_cpt_control

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.