Azken egunotan arazoak izan ditugu bloga editatzeko eta azkenean, gaur ZORIONAK handi-handi idazteko aukera daukagu. Zorionak Transgrancanarian parte hartu duten elgoibartarrei, baina batez ere Jon Revert eta Manolo Ramosi.
Askotan aipatzen dugu kirolariak hainbat ezaugarri behar dituela: konstantzia, gogoa, ilusioa, gorpuzkera aparta, indar psikologikoa..baina horiez gain, burugogorra ere izan behar da halako proba luze eta gogorrak egiteko, 120 km oinez eta korrika, alajaina! Jon eta Manolo aski gertutik ezagutzen ditut, eta biak ala biak, ni neu baino burugogorragoak dira! bai horixe. Bizikletan, korrika, igerian, mendian! Edozer helburu dutela ere, zinez saiatu eta lortzen dute. Zorionak bihotz-bihotzez!
2010/03/10
Zorionak!!!
Nork: loramen.2010/03/10
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: nErEa.2010/03/11 23:30:52.079 GMT+1
Nork: ibon.2010/03/12 06:13:07.234 GMT+1