Izen asko datozkit egun hauetan burura: Ander, Asier, Esti, Amaia Q., Cris, Itsaso, Iera, Jon C., Mikel, Amaia A., Haitz, Jon I., Olatz, Ane, Julene, Maddi, Itziar, Izar eta Alaine.
Baltikoko eskualdeen xarma ahaztezina zait. Azken hamar egun hauetan bidai honek, bertan ezagutu ditudan lagun hunkigarri, alai, maitekor, atsegin eta jator guztiekin batera, nolabaiteko ate irekia utzi du nire bihotz barrurantz. Sentsazioak ugariak dira: alaitasuna, poza, lasaitasuna… eta amets hau bukatu dela ikusirik tristezia apurra ere bai.
Ez dut sekula ahaztuko Tallin-en egon ginenekoa, Tartukoa ez zen gutxiago izan, Riga, Vilnius…Guztiak izan ziren momentu onak zuek alboan edukirik.
Jakin ezazue zuekin iragandako momentu atseginak besterik ez ditudala gordetzen bihotzaren punturik sakonenean; eta ez dira gutxi. Egun hauetan sentitu ditudan emozio guztiengatik eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi; izan ere, zuek izan zarete hamar egun hauetan nire bihotza argitu, berotu, eta puztu duzuenak. ESKERRIK ASKO bihotz bihotzez.
Joseba
Erantzunak
Chapeau
Nork: Jon.2006/09/25 10:04:53.168 GMT+2
http://donostialdetik.blogspot.com
Nork: luistxo.2006/09/25 15:53:46.862 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/