Non nago? 10 egunetan mundu berri bat ezagutu eta zaharrera bueltatu orduko guztiz galdurik nago. Agian galdurik hobeto nago, norabiderik gabe bide ezezagun batean. 18 urtez egunero ikusi izan ditudan begirada berdinak ikusi ditut gaur kalean zehar, aurpegi berdinak. Ispiluari begiratuta, ordea, ez dut begi gorridun tipa hori ezagutu. Masailak inpotentzia tanta gardenetan bustiak ditu eta bere begizuloek patrikan gordetako ilusioak eta esperantzak eztaltzen dizkiote. Leku orora begiratzen du, zerbait topatu nahian, norbait topatu nahian... ezin ezer topatu.
Begiak itxi eta arnasa hartu du sakon, masailak sikatu, biluztu eta uraren laguntzaz bere arima garbitu du.
Lauso artean desagertu da, biluzik.
Erantzunak
Egunon urruzunotarrak!!!!
zelan zabize baltikotik???? atzo gabaz eitbn ikusi naben zuon reportagea ta kriston enbidie emon doste!! ze pena aurton ezin izen dodala partehartu!!! aurpegi ezezagun piloa ikusi nebazan: ander, ulea labur dekola; jon iraola, pasaportea? itxaso, berriro; axier, filosofotxoa; oiartzuarrak, kantuen... ze enbidia... gusteko jaten poema batez zeozer esatea baina nire unibertsitateko matrikula bada nahiko poema. gusteko jaten zuon liburua irakurtea ta zelan ez, juergan joatea! bueno muxu handi handi bat danori ta opndo pasa. ekarri zeuzer e!!!
urtzi ta jasoneri be muak!
agurrrr!!! olatz ibarluzea. mungitik patatak goraipatzen doan zoro bat!!!
Nork: olatz ibarluzea.2006/09/28 11:45:44.600 GMT+2
aupaaa!!!!!!
Ostras, Olatz Ibarluzea... beste mito bat. Asko lez. Zure pasadan urteko lana irakurri zandoten. Ez zan Jolasa edo holako zeuzer? Jo, ze ona. Ganera, zugaitzik be ein doztie berba! Mungidxen kontaktu pare bat dakotez eta... (Garazi Mendoza horretariko bat). Ba hori, espero dodala nonoz elkar ezetutie!
Bestioi: Zer, teklauek kalanbriek emoten dotzuiez, ela? Jente asko falta da hamen idazteko... Gitxienez zozertxu!
Ah! Ta bakizuie Julen Gabiria ibil zala hametik kuxkuxieten?
Nork: alaine.2006/09/28 18:27:26.972 GMT+2
Nork: .2006/09/28 18:43:38.149 GMT+2
Nork: Gabiria.2006/09/29 10:02:52.590 GMT+2
Nork: Xizarrrrrr -kok-kok-kooooooooooooook!!!.2006/09/30 13:33:46.941 GMT+2