Eta agian B.A horren entziklopedia ezezagun horretan ni jaio nintzen urtean zer gertatu zen jarriko balu, efemeride gisa edo... ziurrenik anfora urte hartan hautsi zela jarriko du, eta kasualitatez ni jaio nintzen egun berean. Ez dut Anfora zer den jakingo eta hiztegian begiratuko dut. Metafora ez dut ulertuko, baina Borgesekin (edo literaturako klasean emandakoarekin...) gogoratuko naiz, urruneko bi elementu antzekoak badira lehenago gauza bera edo antzekoak zirelako da. Eta orduan ulertuko dut dena...
Urte hartako egun hartan erori zen anfora edo anphora edo dena delakoa lurrera eta mila zatitan apurtu, ni nintzen agian anfora hori, edo, agian niri eroriko zitzaidan lurrera, auskalo (Borgesek ez du zehazten gauza bera edo gertukoak direnik), agian ikusi bakarrik egin nuen... Baina okerrena da, anfora horrekin batera ni ere hautsi nintzela, eta hautsita jarraitzen dudala...
Erantzunak
Bego literatura hiletak egiteko...
Zer moduz kultura?
Nork: fidelissima vardulia.2008/06/22 16:17:26.213 GMT+2
Espiluan islatutako anphora hautsi zen, baina errealitateko anphorari ez zaio arrakalarik ikusten...barnetik baitago hautsia.
Nork: Hautsitako beste anphora bat.2008/06/23 11:23:42.715 GMT+2