Blog ezberdinak

vonzipper 1456153589505 someday | 2008-06-05 16:30

Gaur egun internetarekin erlazionatuta dauden guneak modan daude, adibide argi bat da blogarena. Munduan milioika blog daude eta barietate desberdinekoak. Oso interesgarriak dira eta egunerokoaz  informatzeko modu ezin hobea da. Nik bost blogen komentarioa egingo dut:

Bilutsik blog grafikoa da. Jose Luis Irigoienen bloga da eta bertan argazki ezberdinak daude, batez ere emakume biluziarenak, bere izenburuak adierazten duen bezala. Blog interesgarria, gutxi idatzita badago ere, argazkiak dena esaten dute.

 El blog de la buena musica.. izenburuak esaten duen bezala musikari buruzko bloga da hau .Blog honetan mota ezberdinetako artista eta taldeak daude. Diseinu argia eta erakargarria du, gainera musika deskargatu daiteke. Musika gustuko baduzu sartzeko gune aproposa da .

Blog de viajes. Itxuraz oso erakargarria den bloga .Bidaiei buruzko argazkiak, dokumentuak eta bideoak aurkitu daiteke. Bidai zalea bazara hemen aurkitu dezakezu gustuko dituzun lurraldei buruzko informazio eta barietate ezberdinak. Itxuraz oso erakargarria da bloga.

 Atzezlan okadagarria euskaraz idatzitako kontakizun erotikoa. Sexu edo erotismoarekin erlazioa duten gaiak, egia esateko, ia denok gustuko ditugu. Luzea bada ere merezi bisitatxo bat egitea.

 Emakumea pilotari. Gipuzkoako Euskal pilota federazioaren eskutik, emakumeen pilota partidak ikusteko eta jolasteko aukera. Blog interesgarria, mutilen kiroletan neskak partehartzeko eskubidea dugu.


 




Utzi iruzkina: