Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burlaizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko...
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Erantzunak
Podcast honetan dabilen lagun batek ale hau (eta besteren bat) gomendatu zidan, eta benetan eskertzen diot. Duintasunaren aldeko aldarri bat, duela 150 urte eliza batean egindakoa, euskaraz indar horrekin entzutea gozamena izan da.
Banoa artxiboko beste aleren batzuk entzutera.
Nork: Luistxo.2012/02/21 18:25:53.017 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Eta hain jentila izan zarenez, Xerezadek zure eztitasuna saritu nahi du, eta horregatik aukera emango dizu zuk zeuk gura duzun irakurgaia proposatzeko. Esan zer entzuteko gogoa duzun, Luistxo, eta Xerezadek belarrira esango dizu.
Nork: Xerezade.2012/02/22 20:40:51.606 GMT+1
www.blogak.com/xalp
Tira, lan handirik ez eragiteko ere (edo ez dakit, agian grabaketa ñimiñoa handiaren prezio berean irteten zaizue), gutun labur bat eskatuko banizue?
Gustave Flaubert-ek epaitu zuten egunaren bezperan, 1957an, editoreari idatzi ziona:
« Je vous annonce que demain 24 janvier, j'honore de ma présence le banc des escrocs, 6e chambre de police correctionnelle, 10 heures du matin. Les dames sont admises ; une tenue décente et de bon goût est de rigueur. Je ne compte sur aucune justice. Je serai condamné et au maximum peut-être, douce récompense de mes travaux, noble encouragement donné à la littérature !... Vous auriez peut-être, un jour ou l'autre, l'occasion d'entretenir l'Empereur de ces matières. Vous pourrez, en matière d'exemple, citer mon procès comme une des turpitudes les plus ineptes qui se passent sous son régime... Je déplais aux Jésuites de robe courte et aux Jésuites de robes longues ; mes métaphores irritent les premiers ; ma franchise scandalise les seconds. »
Horixe ba :-)
Nork: Luistxo.2012/02/24 14:46:50.394 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nork: Xerezade.2012/02/25 10:45:06.807 GMT+1
www.blogak.com/xalp