Horrelako hasierarekin beldurrezko filma aurkezten ari naizela ematen du, baina zoritxarrez gure etorkizun hurbila da; Asteburu honetan EGA azterketa egingo dugu eta horregatik aholku batzuk emango dizkizuet ea erabilgarriak iruditzen
Lehena, edozein
Buru belarri egin. Hau da; Erabili belarria, edozer entzun ahal duzu eta... begiak erabili, auzokoren azterketari gainbegirada botatzeko, erabil itzazue dauzkazuen zentzu guztiak.. Burmuina arina eduki azkar erabakitzeko galdera bakoitzean egokia den erantzuna eta zir zar batean hurrengora. Beste aldetik "puta" ideiarik ez badaukazu saiatu Dona Dona Katonarekin...
Espero dut goian esandakoa
Aurkitu zein EZ da zuzena;
a- Hitzaren zerbitzari izatea da nire lanbidea eta hitzaren lanabesak eskuan hartuta saiatzen naiz bizitzari atximur egiten.
b- Ni neska naiz
c- Jakitunak, asko dakielarik ere, dakiena baino ez daki.
d- Erruz agertzen dira itzulpenak hizkuntza landuetan, baina ez diote itzulpenek ematen hizkuntza bati bere maila, berezko obrek baizik.
Ondo irakurri duzue? Pentsatu duzue?
Egin ezazue zuen apustua...Zein EZ da zuzena?
Hona hemen
Eta,..badakizue zergaitik ez dagoen ondo? Azken puntua faltatzen zaiolako. Akats gramatikal "barkaezina" da.
Ez haserretu, lehen esan dudan bezala azterketa hau beldurrezko filma bezalakoa da.
Harrigorri
Erantzunak
gaiztoa zara gero eh!
animo eta gogoratu antsietate positiboa landu behar duzuela: komeni zaizue gauzak ganoraz egiteko urduritasun puntu produktiboa edukitzea... eta kopiatu behar baduzue naturaltasun osoz eta zuen irizpideak ahaztu gabe.
zorte ona bilatu denok
Nork: goizanetxu.2010/02/23 11:18:52.058 GMT+1