Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/25 21:21:21.212 GMT+2

Bi urteko hitzperientzia (eta hasi besterik ez dugu egin).



Bi urte dira blog honen abentura hasi zela, hitzjokoen eta, batez ere, palindromoen bideetatik.

Saiatu naiz astero palindromo ariketa bat proposatzen eta, maiztasun aldaketak gorabehera, hala izan da. Eta izango da, irudimenaren iturria agortzen zaidan arte, edo erantzuteari uzten diozuen arte (horreur!).

Zorionak guri, beraz, bi urte hauetan hitzperientzia honetan topo egin dugunoi. Badakit erantzuten duzuenok baino batzuk gehiago bazaretela hor kanpoan, espero dut aurrerantzean zuen ekarpenak ere jasotzea, direnak direla.

Batzuk kalean esan didazuenez ariketak nola egin ez omen dago oso argi, horregatik azalpen berri bat gehituko diet ariketen mezuei, zenbakiak-eta nola ulertu eta abar. Argi faltagatik ez dadila izan.

Milesker zuei, irakurle, idazle, ikasle, irakasle, tabernero eta berbajale oro. Hasi besterik ez dugu egin.

Uzta oparoa izan dezagun, eta bidea jostagarri.

Nork: sukram.2009/09/25 21:21:21.212 GMT+2
Etiketak: palindromo zerorajasoa hitzperimentu | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

"Hasi besterik ez dugu egin" ala "hasi besterik ez gara egin"? Orain dudan nago.

Nork: sukram.2009/09/25 22:32:56.203 GMT+2

Aupa MarkusukraM!
iturria ez da etengo! irakurleak ere ez!
Hitzokei: Zor(r)ionak!

Nork: Marti(n).2009/09/26 13:25:34.273 GMT+2

Milesker Marti(n), elkar irakurriko dugu ;-)

Nork: sukram.2009/09/28 00:21:51.313 GMT+2

Errenferentziak:

...k%20ez%20dugu%20egin).%20-%20hitzperimentu%20bat%20osasunguran%20http%3A%2F%2Ftopsy.com%2Ftb%2Ftinyurl.com%2Fyevmf94">Tweet Bi urteko hitzperientzia (eta hasi besterik ez dugu egin). ...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Bi urteko hitzperientzia (eta hasi besterik ez dugu egin). - hitzperimentu bat osasunguran [blogak.com] on Topsy.com 2009/09/26 13:04:20.996 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru