Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/25 00:33:44.030 GMT+2

Fibonacciren palindromoak

Palindromo ariketak prestatzen ari nintzela, ideia bat etorri zait.



Ariketetan palindromoa zenbakiz kodifikatzen dudanez, iruditu zait bilatu litekeela Fibonacciren segida jarraitzen duen adibide bat.

Fibonaccirena zenbaki zerrenda infinitoa da. Bere legea da, zenbaki bakoitzak aurreko bien batuketa izan behar duela.

Tira, 1 1 2 3 5 8 13 estrukturadun palindromoa topatzen eman dut arratsalde osoa.

Lehendabiziko zazpi zenbakiak hartu ditut, 21a eta ondorengoak baztertuz. Hamahiru letrako berbak topatzea nahikoa kostatu zait!

Hauek dira nire bi "fibonacci palindromoak":

A! O! Bi "tak"! Ukook ukatiboa.


A! E! Zu! Lan oreka, Basilisa Bakeronaluzea.

(Ukatiboa, kasu gramatikal berri bat da eta Bakeronaluzea abizena oso ezaguna da palindromoen munduan, benetan ;)

Nork: sukram.2009/09/25 00:33:44.030 GMT+2
Etiketak: palindromo fibonacci | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: .2010/12/02 16:19:24.667 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru