Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/28 15:56:09.404 GMT+2

karratutarrak

Honako hau latinezko palindromorik ezagunena da, karratuan nola funtzionatzen duen garbi ikusten da irudian. Wikipedian horrela euskaratu dute: Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak. Batzuk diote, PATERNOSTER bi aldiz idatzi daitekeela letra hauekin, eta sobratzen diren bi A eta bi O hoiek alfa eta omega adieraziko luketela, otoitz kristaua osatuz.



Euskarazko hurrengo honek misterio gutxiago dauka, kafe batzuk eta zigarro dexente tarteko, infreñuko taberna zuloan sortua da, eta ez da gutxi.
Aizan, igela zen, ez alegi nazia.
Aizan, igela zenez, alegi nazia

A

I

Z

A

N

I

G

E

L

A

Z

E

N

E

Z

A

L

E

G

I

N

A

Z

I

A

Nork: sukram.2008/09/28 15:56:09.404 GMT+2
Etiketak: palindromo | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Susmoa nuen, eta oraintxe konfirmatu dut: "alegia"k a itsatsia du, beraz, koadroa ez da zuzena baizik eta ortografia akastun. (Ortografiak astun!)

Nork: sukram.2008/09/28 22:58:57.916 GMT+2

Ortografia ez. Gramatika akastun. Bar Katu.

Nork: sukram.2008/09/29 00:43:13.701 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.