
Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere.
"Atsedenik ez drogarik gabe". Gogoratzen kanpaina hura?
Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:
"6 6 3"
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.

Erantzunak
Nork: Jatsu.2010/10/13 11:11:51.215 GMT+2
Azaoka kokako aza
Nork: Kalab Aza.2010/10/13 19:51:14.852 GMT+2
suposatzen det gaizki dagoela, baina saiatzeagatik...
Nork: jauzmendi.2010/10/15 15:07:47.857 GMT+2
Ez dut inondik inora harrapatzen! Pistak geroz eta ezkutuago jartzen dituzulakoan nago. Edo testuak geroz eta gehiago nahasten gaituela.
Nork: Julen.2010/10/16 11:20:04.188 GMT+2
Benetan uste nuen erreza zela, baina, enpin, dirudienez ez da guztientzat hala izan. Jatsuk bete-betean jo du, ez dakit asko kostata. Kalab Azak palindromo berri bat asmatu du, bai, baina nik behintzat ez dut ezer ulertzen (azaoka?). Jauzmendiren saiakera eskertzen da, nahiz eta simetriaren arrastorik ez topatu. Julen, eskertzen dizut zure komentarioa, kontutan izango dut hurrengoetan.
Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik. Segi hortxe.
Nork: sukram.2010/10/17 23:27:57.379 GMT+2
Asmatzeko bidean geunden (gelan denok batera egiten ari ginen) eta halako batean batek erantzuna esan du!!!! Enfin, gehiago praktikatu beharra daukagu. Mila esker guri eskaintzeagatik palindromoa. Ze goxoak garen azak!!!! ;-)
Muxu handi bat Ordiziatik,
Maite eta euskaljakintza6 osoa
Nork: Maite Goñi.2010/10/18 10:08:20.846 GMT+2
http://www.euskaljakintza.com
iepala, azaoka da "por manojos, por gavillas" ta azaoa da eskukada. Banekien hura ez zen palindromo zuzena, baina zer pasatuko da kokako azak azaoka jango bazenituzke? Ba seguraski "Azekin etenik eza" jajaja Logikoa da, ez ta?
Beno, ea hurrengoan asmatzen dudan!
Nork: Kalab Aza txinatarra.2010/10/18 12:52:25.748 GMT+2
KalabAza txinatarra, azaoka esker azalpenagatik. Hitz berri bat kalabazarako.
Nork: sukram.2010/10/18 13:17:45.888 GMT+2
Nork: Kalab Asín.2010/10/18 14:31:07.673 GMT+2
Nork: iosu.2010/10/26 14:12:13.815 GMT+2