Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/05 05:07:00.102 GMT+2

Palindromo ariketa (gozamen ergel?)



Zera dio topatu beharreko palindromoak:
Nik pipatzen dut (gozamen ergela ote?) birika ez nagiekin.

3 4 (6 3?) 5 2 10


Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


PS:
Ospitale psikiatrikoan asko erretzen da. Gogoratzen dut, nire lehendabiziko egonaldian, maniaren goren-gorenean, "objetivo: cáncer de pulmón!" kantatzen nuela zigarro batetik bestera. Eta egurra ikutu gabe. Birika bete ke harrotu eta patuari burla egitea gauza alua da, gero. Hamabi urte pasa dira eta erretzen jarraitzen dut, baina, harrokeria hura etsipena izatera pasa da. Lagako banu ere, kaltea jada egina legokeela pentsatzen dut. Yonki bat naiz, eta zer. Gainera, ERRE palindromoa da. Problema bat daukat.

Nork: sukram.2010/07/05 05:07:00.102 GMT+2
Etiketak: ariketa palindromo hizpilu aztihitza | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik erre (plazer ote?) ketor ez alperrekin

ketor pentsatu dut, betor orzuelo da eta...

Nork: Jebia ez da biolentzia.2010/07/05 10:30:20.776 GMT+2

PS // Gomendio palindromikoa:

Ez erre, ze...

Nork: ropozipiopo.2010/07/05 13:53:16.599 GMT+2

Beno, birika hori erreta badau, hau posiblea da:

Nik erre (plazer ala?) galar ez alperrekin

Nork: Infernuko karboia.2010/07/05 14:25:10.516 GMT+2

NIK ERRE ( PLAZER ALU? ) BULAR EZ ALPERREKIN.

Nork: iosu.2010/07/09 13:58:42.823 GMT+2

Iosurentzat hamar puztarri. Plazer alua, bai. Rozio, bihar lagako dut, edo etzi. Jebi kabroia, gertu ibili zara, izenez hainbeste aldatzen baduzu "txinatuko" zara. Hurrengo ariketa, asteartean. Ondo izan, klan.

Nork: sukram.2010/07/12 00:41:36.929 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru