Non dago autorearen marka? Idazleak esan nahi duena esaten du ala simetriaren arau hertsiak eskatzen diona?
Programa egoki bat izan ezkero, hiztegia sartu eta konbinazio simetriko posible guztiak lor genitzake. Palindromo guztiak klik batean.
Ni, palindromo bat idazten ari naizenean ez nau asetzen edozein emaitza simetrikok. Neurea bilatzen dut, halakorik bada. Eta idazten ditudan palindromoetan neure burua dakusat.
Programa horrekin palindromo guztiak lortuko nituzke, baina berdin aritu beharko nintzateke zerrenda infinitu horretan neure buruaren bila.

Gogoetatxo hau hurrengo palindromoak eragin dit (ala alderantziz):
Palindromogileak hizkiari: "hala bedi" esan ezazu, izan emankor, nere nahia egin arte, eskuzabal.
-1 2, 5, 4 4, 4 3 4, 4.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

Erantzunak
E zu, letra , esan amen, eman ase arte, luze
Beharbada, E zu, letra , esai amen, emai ase arte, luze???
!Ze?, ¿nazi izan? ¿Ez!
Agurrak, Dromo Sapiens!
Nork: Judas 'Prest'.2010/05/31 12:56:00.858 GMT+2
Nork: iosu.2010/05/31 15:03:03.732 GMT+2
e zu, letra, esan izen, ezin ase arte, luze.
Nork: Julen.2010/05/31 16:38:50.499 GMT+2
Nork: Txis.2010/05/31 18:11:40.440 GMT+2
Nork: Txis.2010/06/01 09:01:50.933 GMT+2
Zerua ur ubel, ebatuta bele burua urez
Isioren ariketa da hau. Kosta zait ebatuta hitza aurkitzea. Weborri honetan primeran azaltzen da esanahia, testuaren bukaera aldean:
http://goiena.net/blogak:/arantzabal/kultura-guneak-gehiago-lagundu-beharko-lirateke
Nork: Babarrunak Prest jebi taldearen zalea.2010/06/01 14:47:48.713 GMT+2
amen!!!
Nork: rozio.2010/06/01 15:27:35.154 GMT+2
Julen, hala bedi=amen, kristau zintzoa ez zarela badakigu orain.
Eta Txis, badakit asmatu duzula, baina tekla egokia sakatu, arren.
Judas-Txinok aurreko astean Isuok botatako ariketa zuzen erantzun du, ezta, Isuo?
Astelehenera arte. Ondo izan!
Sukram
Nork: sukram.2010/06/06 11:26:37.072 GMT+2