Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/13 03:17:00.102 GMT+2

Palindromo ariketa (hitz zaparrada)


...eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:

Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.


5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.


Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


PS:

"Atrapa y aparta" dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:

"Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat hartu behar da egunean bitan, minutu batzuetan mihi azpian urtzen utziz."

Hor dago sekretua.

Nork: sukram.2010/07/13 03:17:00.102 GMT+2
Etiketak: ariketa palindromo hizpilu aztihitza | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Zirra? kea? ele-jario ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere oira, jelea ekarriz

Nork: Iniesta jebi da.2010/07/14 12:37:41.233 GMT+2

Txino, gertu zabiltza, baina, zer da OIRA? Baietz hurrengoan!

Nork: sukram.2010/07/18 17:33:12.723 GMT+2

Zirra? Kea? Ele-jasak ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere kasa, jelea ekarriz. Demontres!

Nork: norman.2010/07/18 20:21:10.282 GMT+2
okerreko.net

ZIRRA? KEA? ELE-JASAK ERE BIRAN EZTIA, BERBA, LUDIKOKI DULABRE BAITZEN ARI, BERE KASA, JELEA EKARRIZ.
Bikain, Norman. Saiatu zara, Txiniesta. Aupa, zuek. Eta izkutuan zabiltzaten beste palindromozaleak. Milesker. Orain, oporrak!

Nork: sukram.2010/07/18 20:44:48.084 GMT+2

Errenferentziak:

...="/www.blogak.com/zerorajasoa/palindromo-ariketa-hitz-zaparrada?infonly=1&sort_method=influence"> 2 Influential Palindromo ariketa (hitz zaparrada) - hitzperimentu bat osasunguran blogak...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Palindromo ariketa (hitz zaparrada) - hitzperimentu bat osasunguran [blogak.com] on Topsy.com 2010/07/13 16:10:49.444 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru