


E. Unanue idazle ezaguna dugu blog honetan. Aurrekoetan ezagutu ditugu haren lan palindromoak (irudietan). Liburu berri batekin dabil egunotan. Zein izenburu jarriko dion ez omen du oso argi eta aholku eske datorkigu.
Harrigarriro, oraingoan ez dira palindromo eskutartean dituen bi titulu posibleak, baina palindromo baten bitartez eskatu digu laguntza.
Palindromo hori ezkutatu egin dizuet, baina ziur laister topatuko duzuela. Horrela dio:
"Dirua izar" ala "Gure paradisu debekatua"? Lagundu!
"4 4" 3 "4 4 9"? 3!
Ariketak nola egin. Helduberrientzat oharra.

Erantzunak
Nork: Julen.2010/02/25 18:53:57.275 GMT+1
"SOSA IZAR" ALA "GURE SERU GALARAZIA"? SOS!
Nork: sukram.2010/02/25 19:20:09.918 GMT+1
Nahiz eta berandu aurkitu, idatziko dut aurkitu dudana:
"Sosa izar" ala "gure zeru galarazia"? SOS!
Baina zein hitza da zuzena, zeru ala seru?
Nork: Txino.2010/02/26 14:39:54.926 GMT+1
Nork: sukram.2010/02/26 15:55:14.476 GMT+1
"SOSA IZAR" ALA "GURE ZERU GALARAZIA"? SOS!
Hitztripu bat izan da ;-)
Nork: sukram.2010/02/26 15:57:45.918 GMT+1