Patxi Iraeta, alias "Trapero".
Gauen bere blogean zer idatzi pentsatzen duen bitartean, mundua ze desastre dabilen ahazten zaiola dio Iraetak. Nik deskonektatzeko erreminta aproposa dela deritzot. Horren ordez, puzzleak egiten ditut.
Dena den, sortu berri dudan blogari etekina ateratzen hasitakoan, beharbada, blogari izatera pasatuko naiz? Ez dakit. Baina Traperoren elkarrizketa bere blogak ematen dizkion fruituen isla dela esango nuke. Izan ere, blogosferan aitzindarietako bat dugu eta oraindik blogari dirau.
Iraetak bere burua mundu honetako gurutzat ez du eta Googlenen Patxi Traperoren hamar mila sarreren jabe izatea humorez hartzen du: "Laster kamisetak aterako ditut". Horra hor gure udaltzaina.
Blogek zerbaitetarako balio dutela erakusten du afizioz blogaria den Traperok, alegia, zure inguruari begiratzen ikasteko, toki askotara heltzeko. Alegia, Joxe zuk orain niri irakurtzeko adibidez. "Aspertzea gauza txepela baita".
Eskerrak blogei.
2008/02/21 10:13:52.565 GMT+1
TRAPERO
Nork: beavis.2008/02/21 10:13:52.565 GMT+1
Etiketak:
blogariak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Gogoan izan Interneten ari zarela idazten, eta sarean loturak ezinbestekoak direla. Artikulu honek ere behar du loturarik. Ipiniko diozu?
Nork: Joxe Aranzabal.2008/04/18 16:35:45.701 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Kaixo, Joxe
Eskerik asko aholkuagatik Joxe.
Jakin badakit interneten idazten ari naizela (idatzitako artikulu ia gehienetan loturak jarrita baitauzkat) baina horiek ezinbestekoak baino "baligarriak" direla deritzot. Are gehiago, bloga pertsonala eta norbanakoarena izanda, norberak aukeratu beharko luke noiz eta zein lotura jarri. Ez al zaude ados?
Nork: Miren Manias.2008/04/19 13:21:00.224 GMT+2
http://www.blogak.com/zikuta_ber_bi